Prentsa Aretoa
2014/11/05
Iturrate: “Memoriaren Institutua pausu bat gehiago da Euskadin bakea eta bizikidetza lortzeko”
EAJ-PNVren Giza Eskubideen Catzordeko bozeramaileak du hile amaileran onartuko den Lege Proposamenaren garrantzia nabarmendu du.
Iñigo Iturrate EAJ-PNVren legebiltzarkidea pozik agertu da, Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordeak Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua sortzeko Lege Proposamena onartu ondoren. “Proiektu hau aurrerapausu bat gehiago da Euskadin bakea eta bizikidetza lortzeko”, ziurtatu du, eta hile honetan bertan Bilkuran onartuko den Lege Proposamenaren garrantzia nabarmendu du.
Aditzera eman duenez, Memoriaren eta Bizikidetzaren Institutuaren helburua da memoria bateratzailea aplikatzea, indarkeriak eta biktimak berdindu gabe, eta biktima guztiek duten eskubideak berdinduta, bere sufrimendua edozein dela ere. Indarkeriak markatutako lau esperientzia traumatikoak jasoko ditu (Gerra Zibila, diktadura franquista, ETAren terrorismoa eta zilegi ez diren kontraterrorismoak) eta Herri honetan egon diren kontaketa desberdinen arteko elkarrizketa ezarriko du.
EAJ-PNVk eta PSEk, ekimenaren sustatzaileek, egindako ahalegina nabarmendu du Iturratek, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen inguruan adostasun zabala lortzeagatik. Indarrak metatzeko borondate hori argi geratu da, jatorrizko testuari beste alderdiek egindako 20 zuzenketa baino gehiago onartuta. Horren ondorioz, Lege Proposameneko 19 artikulutik 11 aldatu dira. “Proiektuaren hasierako zentzua aldatzen ez zuten ekarpen guztiak onartu dira”, azaldu du, eta horrekin batera proiektua bultzatu dutenek zein paradoxarekin topo egin duten azaldu du: “EH Bilduren zuzenketak ETAri dagokion memoria ezabatzeko saiakera izan dira, eta PPrenak, berriz, terrorismoaren biktimen memoria baino beste oinarririk izango ez zuen Institutua bilatzeko izan dira”.
Muturreko posizioetatik urrun, ordezkari jeltzaleak aurreratu du Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren misioa bi balio handitan zentratuko dela: giza eskubideen urraketa eragin duten gertakari traumatikoen memoria-politika betetzeko konpromisoa, eta berrikuntza, memoriaren politika publikoa ez delako ulertu kontaketaren inposaketa gisa, baizik eta memoria demokratikoen arteko elkarrizketaren eta parte hartzearen bidez.
Lege Proposamena gaurko Giza Eskubideen Batzordean onartu eta gero, aurreikusten da akordioa hil honetako Bilkuran onartuko dela. Hortik aurrera, Eusko Jaurlaritzak sei hileko epea izango du ekimena martxan jartzeko.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15