Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2014/10/30

EAJ-PNV, BILDU eta PSE Legebiltzar taldeek Diru-sarreren Bermerako Errentaren inguruan egindako irakurketa

PPk “Gizarte-laguntzen iruzurrari aurre egiteko oraingo babes-sistema berrikustea” izeneko mozio bata aurkeztu du. Horren aurrean, hemen gauden legebiltzar-taldeok, PPren posizioaren zeharo aurka gaudela aditzera eman nahi dugu.

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNV, BILDU eta PSE Legebiltzar taldeek Diru-sarreren Bermerako Errentaren inguruan egindako irakurketa

ARGAZKIA JAITSI

PPk “Gizarte-laguntzen iruzurrari aurre egiteko oraingo babes-sistema berrikustea” izeneko mozio bata aurkeztu du. Horren aurrean, hemen gauden legebiltzar-taldeok, PPren posizioaren zeharo aurka gaudela aditzera eman nahi dugu. Ez diogu inolako miresmenik zor proposamen horri, izan ere Ongizate Estatuaren kontra, eskubide eta askatasun publikoen kontra, gizarte eskubideen kontra, lan-eskubidearen eta kultur aniztasunaren kontrako eraso baten baitan egindakoa da.

Iruzurretan handiena mozio hori bera da, bere sarrerak ez baitu zerikusirik zati proposatzailearekin. Bigarren hori Legebiltzar honek hartutako hainbat akordioren laburpena da, eta ez dakarte, inondik inora, gizarte-babeserako sistema berrikustea. PP gizarte-babeserako sistema hori txikitzen saiatzen ari da.

Gizarte babeserako euskal sistema erreferentzia bat da, eta mehatxua da justizia sozialean edo herritarren eskubide-berdintasunean sinesten ez dutenentzat. Horregatik, etengabeko eta pausuz pausuko inboluzioan dihardute. Gaurkoa pausu bat gehiago baino ez da, kanpaina zital bat iragartzen duen pausua: pertsona atzerritarren eta gutxietsitako pertsonen aurkako kanpaina, horiek irainduz eta gizartetik baztertuz. Horretarako, pasio baxuenak eta pultsio primarioenak berotzeko doktrinan oinarritzen ari dira.

Jakin badakigu sistema ez dela perfektua, eta hobekuntzak egin beharra dagoela iruzurrak ekiditeko. Izan ere, egon badaude. Baina ez dugu onartuko, inondik inora ere, kolektibo oso batekiko estigmatizazioa. Injustizia eta arduragabekeria izango litzateke. Are gehiago, Alderdi Popularrak ezagutzen dituenean diru-kutxa publikoen aurkako beste iruzur batzuk, eta horiek salatzen ez dituenean. Zerga-iruzurra, adibidez, gizarte laguntzena baino iruzur askoz handiagoa dena.

Baina PPk eta Maroto jaunak nahiago dute nahasmena sortu eta kanpaina bat abiatu akusazio oso larriekin eta hori sustengatuko duen inongo datu objektiborik gabe. Hori gutxi balitz, sinadura-bilketa iragarri dute PPk bultzatu nahi duen aldaketa eskatzen, gizarte-laguntzak jasotzeko baldintzak gogortze aldera.

Euskadin dugun gizarte-babeserako sistemaren aurkako iritzi publikoa sortzea da bere helburu bakarra. Indarrean dagoen legea benetan aldatu nahi baldin badute, Legebiltzar honetara ekar dezakete eta ekarri behar dute bere proposamena.

Arduradun politiko gisa dagokiguna Euskadin eredugarria den gizarteon gizarterako sistema sendotzea eta denboran zehar jasangarri egitea da. Horrek, ez besterik, eragingo du euskal gizartearen ongizatea hobetzean.

Horregatik guztiagatik, EAJ-PNV, EH Bildu eta PSE-EE legebiltzar-taldeen argi eta ozen salatu nahi dugu Alderdi Popularra gizarte-laguntzen inguruan izaten ari den jarrera. Unea heldu da “aski da” esateko eta kanpaina injustu, ez solidario eta arduragabe honen aurrean planto egiteko.

Hori dela eta, ez gara sartu debate trukatu, faltsu, insolidario eta xenofobo honetan, bere helburu bakarra herritarrak nahastea baita.