Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2014/10/09

Legebiltzarrak babesa adierazi dio Katalunian abiatu den prozesu politiko eta demokratikoari

“Kataluniarren gehiengoak adierazi duten borondatea errespetatu egin behar da”, ohartarazi du Egibarrek.

rss Ezagutzera eman
Legebiltzarrak babesa adierazi dio Katalunian abiatu den prozesu politiko eta demokratikoari

ARGAZKIA JAITSI

Eusko Legebiltzarrak errespetua eta aitortza adierazi du Kataluniako Parlamentuak abiatutako prozesu politiko eta demokratikoaren aurrean, kataluniar herriaren gehiengoaren borondate demokratikoaren adierazpen gisa ulertzen duelako. Onartutako testua EAJk egina da eta EH Bilduren ekarpenak jasotzen ditu. Bertan, Kataluniako etorkizun politiko kolektiboa zehazteko herritar hauen erabakitzeko eskubidearen ariketa gauzatzeko eskubidea defendatzen da. “Herriek bere etorkizun politikoa erabakitzeko zilegitasun demokratikoa daukate, muga herritarrek demokratikoki adierazi eta erabakitzen dutena izan behar delarik”, azaldu du GBBko presidente eta EAJ-PNV Legebiltzar taldeko bozeramaileak, Joseba Egibarrek.

Bozeramaile jeltzaleak nabarmendu du Kataluniako gizarteak abiatutako prozesua “babestu eta errespetatu” behar dela. “Bozkatu nahi dute, independentziari buruz daukaten iritzia eman. Hori ez al da demokratikoa? Ez al da legala?, galdetu du azaroaren 9ko galdeketaren aurka egiteko legediaren argudioa erabiltzen duten alderdiei zuzenduta. “Agintariek debekuak alde batera utzi eta herritarren borondateari erantzun behar diote”, adierazi du, Katalunian paradoxa berezia ematen dela ohartarazteko: “Kasu honetan ere legea erabiltzen ari dira herritarren gehiengoak aske eta demokratikoki adierazi duena ukatzeko”.

Katalunian abiatutako prozesuaren aurka daudenei ohartarazi die erabakitzeko eskubidea Kataluniako gizartearen “osagai egituratzaile” bilakatu dela eta dagoeneko abertzale ez ziren herritar asko independentziaren aldekoak direla eta eskubide honen defentsa egiten dutela.  “Erabakitzeko eskubideak zerikusi zuzena dauka herri baten ongizatearekin. Gero eta erabakitzeko ahalmen gehiago, orduan eta ardura handiagoa. Gizartearen beharrei erantzuteko, erronkei aurre egin eta etorkizuna bermatzeko erreminta garrantzitsua da”, azaldu du.

Egibarrek onartu du ez dakiela Kataluniaren independentziaren inguruko galdeketa behar den baldintza demokratikoetan egingo den ala ez, baina aurreratu du kataluniarren aldarrikapenak jarraitu egingo duela. “Herri baten borondatea ezin da ezabatu. Ez da desagertzen. Aurkituko du bere ubidea. Bideratu eta erantzun egokia eman behar zaio”, argudiatu du.