Prentsa Aretoa
2014/03/07
Abortatzeko eskubidearen alde elkartu dira Legebiltzarreko talde nagusietako emakumeak
Espainiako Gobernuak emakumeoi abortatzeko eskubidea ukatzeko egin nahi duen kontrarreformaren aurrean, Gasteizko legebiltzarreko talde nagusietako emakumeak abortatzeko eskubidearen aldeko adierazpen bateratua onartu dugu. Abortatzeko eskubidearen defentsan elkartu gara EAJko, EHBilduko eta PSEko emakumeak.
Espainiako Gobernuak iragarritako erasoa larria da eta atzerapauso izugarria emakumeon eskubideetan. Emakumeoi ukatu egin nahi digute gure gorputzaren, sexualitatearen eta amatasunaren inguruan erabakitzea; gure bizitzaren inguruan erabakitzea, azken finean.
Nos parece absolutamente irresponsable y retrógrado el proceder del Gobierno español para con la reforma en un tema tan delicado; el anteproyecto de ley se encuentra a años luz de la legislación vigente.
Gure gorputza gurea da, ez beste inorena. Eta emakumeoi dagokigu gure gorputzen inguruan erabakitzea. Norberaren erabakia da ama izan edo ez erabakitzea edo zenbat haur izan nahi dituen erabakitzea. Amatasunak aukera bat izan behar du eta ez inposizioa.
Cabe recordar que garantizar el derecho a abortar no implica obligar a nadie a ello. Lo mínimo que podemos hacer es no imponer un código ético y moral a quien no comparte ese código y legislar para todas y todos, SIENDO LAS MUJERES QUIENES DECIDAN EN FUNCION DE SUS NECESIDADES, CREENCIAS O IDEOLOGIA.
El aborto es un derecho. No un delito. Sin embargo, el Gobierno español está empeñado en convertirlo en un hecho ilegal. Todavía hoy el aborto sigue tipificado como delito en el código penal. Ya es hora de despenalizar el aborto, de que se reconozca como derecho.
Abortua eskubidea den heinean, beharrezkoa da emakume guztiok horretarako aukera izatea. Doakoa eta segurua izan behar du, eta horretan ardura berezia dute erakunde publikoek. Abortatzeko eskubidea unibertsala izan dadin, osasun-sistema publikoan gauzatu ahal izatea bermatu behar da, Y LA NORMATIVA ACTUAL OFRECE ESAS GARANTIAS JURIDICAS Y SANITARIAS NECESARIAS.
Abortatzeko eskubidea bermatzeaz gain, beharrezkoa da heziketa afektibo-sexuala lantzeko bitartekoak landu eta garatzea, gure gorputzak eta sexualitatea ulertzeko eta bizitzeko askeak izan gaitezen. Heziketa: emakumeoi gure gorputzen eta sexualitatearen jabetza eta kontrola areagotzen laguntzeko; menpeko eta biktima-papera gainditu eta gure gorputzen jabe izan gaitezen.
Entendemos fundamental el derecho a decidir de las mujeres jóvenes de 16 y 17 años, también en lo que respecta al aborto, tal y como recoge la legislación actual, que dice lo siguiente: “El artículo 13.4 de la ley establece que "en el caso de las mujeres de 16 y 17 años, el consentimiento para la interrupción voluntaria del embarazo les corresponde exclusivamente a ellas de acuerdo con el régimen general aplicable a las mujeres mayores de edad”, no obstante, "al menos uno de los representantes legales, padre o madre, personas con patria potestad o tutores de las mujeres comprendidas en esas edades deberá ser informado de la decisión de la mujer" .
Espainiako Gobernuari eskatzen diogu abortuaren kontrarreformaren aurreproiektua erretira dezala, emakumeon erabakitzeko eskubidearen kontrako eraso larria baita. Eta dei egiten diegu Euskal Herriko erakunde publikoei, eragileei eta emakume-gizonei, abortatzeko eskubidearen defentsan lan egin eta mobiliza daitezen.
Era berean, bat egiten dugu Euskal Herriko Mugimendu feministak deitutako mobilizazioekin eta gure babesa eta errekonozimendua adierazi nahi diegu hainbeste urtetan emakumeon eskubideen alde lan egin dutenei.
Eusko Legebiltzarrean, 2014ko martxaren 7an
Parlamento Vasco, 7 de marzo de 2014
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15