Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2014/02/13

Iturrate: “Biktima guztiak errespetatu behar dira; tortura jaso dutenek eskubidea dute egia aitortzeko”

Eusko Legebiltzarrak torturaren aurkako ebazpen bat onartu du, eta, beraz, tratu txarrak eta torturak jasan dituzten biktimen aitorpena egiteko eta haiei ordaina emateko akordioa lortzen saiatuko da. Akordio hori Bakerako eta Bizikidetzarako lantaldean jorratuko da, eta “ahalik eta zabalena” izango da, Legebiltzarrak onartutako adierazpenaren arabera.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Iñigo Iturrate EAJko legebiltzarkide eta Legebiltzarreko Mahaiaren kideak eskatu du torturak Euskal Herrian izan duen eraginari buruzko azterketa bat egin dezala, praktika hori azaleratzeko eta biktimei "egia, memoria eta erreparazioa" emateko lehen urrats gisa. Espainiako «botere publikoei» ere hainbat eskari egin dizkie: batetik, NBEren Torturaren Kontrako Batzordearen eta nazioarteko beste hainbat erakunderen gomendioak bete ditzala, eta, bestetik, errespeta ditzala torturaren aurkako konbentzioan ezarritako printzipioak.

Iturratek, bestalde, salatu du Espainiako Gobernuak ‘beste aldera’ begiratzen duela tortura salaketak egiten direnean. Gogoratu duenez, 2004az geroztik Europako Giza Eskubideen Auzitegiak sei aldiz zigortu du Espainia tortura salaketak ez ikertzeagatik. Iturrateren ustez, torturak eragozteko neurriak hartzea funtsezkoa da, eta, besteak beste, atxiloketak grabatzeko eskatu du.

“Hemen terroristak eta errugabeak torturatu dituzte, Indautxuko polizia-etxean sartutako pertsonak elbarrituta agertu dira; pertsona horiek erabat errugabeak ziren eta eskubide osoa dute eurei eragindako mina aitortzeko”, amaitu du Iturratek.