Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2014/01/27

Eusko Jaurlaritzak EAJ eta PSEri Enplegua eta Ekonomia suspertzeko Egitasmo Markoa azaldu die

Bileraren baitan, EAJ eta PSEko ordezkariek ziurtatu ahal izan dute Enplegua eta Suspertze Ekonomikorako Egitasmo Markoak fidelki jasotzen duela bi alderdiek irailean adostu zuen akordioaren muina. Hau da, Euskadi modernoagoa, solidarioagoa, iraunkorragoa eta lehiakorragoa lortzeko lortu zuen akordioan.

rss Ezagutzera eman
Eusko Jaurlaritzak EAJ eta PSEri Enplegua eta Ekonomia suspertzeko Egitasmo Markoa azaldu die

ARGAZKIA JAITSI

Eusko Jaurlaritzak EAJ-PNV eta PSE-EEko ordezkari nagusiei Enplegua eta Ekonomia suspertzeko Egitasmoa Markoa azaldu die astelehen honetan, Legebiltzarrean, Iñigo Urkullu Lehendakariak bihar publikoki ezagutzera emango duen dokumentua, alegia. EAJren ordezkaritza Euzkadi Buru Batzarreko presidente den Andoni Ortuzarrek eta EBBko idazkariak, Pilar Garcia de Salazarrek, osatu dute. PSErena, berriz, Patxi Lopez, Jose Antonio Pastor, Rodolfo Ares, Txarli Prieto eta Idoia Mendiak. Eusko Jaurlaritzatik, Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasun sailburu den Arantza Tapia; Ogasun eta Finantza sailburua, Ricardo Gatzagaetxebarria; eta Enplegu eta Gizarte Politiken sailburua, Juan Maria Aburto, izan dira batzarrean.

Bileraren baitan, EAJ eta PSEko ordezkariek ziurtatu ahal izan dute Enplegua eta Suspertze Ekonomikorako Egitasmo Markoak fidelki jasotzen duela bi alderdiek irailean adostu zuen akordioaren muina. Hau da, Euskadi modernoagoa, solidarioagoa, iraunkorragoa eta lehiakorragoa lortzeko lortu zuen akordioan.

Hala berretsi du EBBko presidenteak, aurkeztutako Egitasmo Markoa “errealista eta asmo handikoa” dela azpimarratzeko. Izan ere, gogoratu du “enpresa txiki eta ertainen eta langile autonomoen jarduera bultzatu nahi duela, betiere etorkizuneko norabidea abiapuntutzat hartuaz”. Hori esanda, erantsi du etorkizun ekonomiko honen oinarrian egongo direla “inbertsioen egonkortasuna, industriari emango zaion babes sendoa, enpresen barruan berrikuntzaren izpiritua finkatzea, merkatu berrietara zabaltzea eta euskal ekonomiaren nazioartekotzea”. Egitasmo Marko honek, Eusko Jaurlaritzaren ahaleginari esker, 6.475 milioi euroko partida izango du.

Ortuzarrek adierazi du Eusko Jaurlaritzak bere hitza bete duela Egitasmo Marko honen aurkezpenarekin eta ildo horretan lan egiteko konpromisoa hartu du, etorkizunera begira honen antzerako adostasun gehiago lortzeko. EBBko presidenteak gogoratu du Bizkaiak eta Arabak politika fiskal berria dutela bi alderdiek irailean lortutako adostasunari esker, eta Gipuzkoak laster izango duela.

“Akordio eta adostasunerako zubiak eraikitzen jarraituko dugu krisitik irtetea denon ardura delako”, amaitu du.