Prentsa Aretoa
2013/12/27
Legebiltzarrerako hauteskundeak berriro irabazi egingo lituzke EAJk
Euzko Alderdi Jeltzaleak hauteskundeak irabaziko lituzke gaur, eta Eusko Legebiltzarreko 75 eserlekuen artetik 28 edo 29 lortuko lituzke une honetan. EH Bilduk 22 edo 23 legebiltzarkide lortuko lituzke, PSE-EE alderdiak 12 eta 14 artean, PPk 8 edo 9 eta UPYD alderdiak eserleku bakarra. Oraingo legegintzaldian ordezkaritza duten bost alderdiekin batera Ezker Anitza-IU alderdia egon liteke bi eserlekurekin, Euskobarometroak 2013ko azaroan egin dituen aurreikuspenen arabera.
Gaur bertan aurkeztu den azterketa hau EHU/UPVko Zientzia Politiko eta Administrazio Departamentuak egin du, urrian eta azaroan egin ziren 1200 inkesten bidez boto intentzioa eta beste hauteskunde-adierazleak aztertu ondoren.
EAJ-PNV izango litzateke irabazlea 350.000tik gorako botoekin eta boto baliagarrien %35arekin. 28 edo 29 eserleku lortuko lituzke, oraingo 27ko kopurua gaindituz.
Hauen artetik 11 eserleku Bizkaian lortuko lirateke eta lehen tokian egongo litzateke boto baliagarri guztien % 38arekin, Gipuzkoan 9 edo 10 eserleku lortuko lirateke (gutxi gora behera botoen % 33) eta 8 eserleku lirateke Araban lehen tokian egotea suposatuko luketenak (ia % 27).
EAJ-PNVren EBBko presidente Andoni Ortuzarrek aitortu duenez “pozik eta baikor” dago gaur ostiralez Euskobarometroak ezagutzera eman dituen aurreikuspenekin. Datu hauen arabera EAJ-PNVk 28-29 eserleku lortuko lituzke une honetan hauteskunde autonomikoak ospatuko balira; era berean azpimarratu nahi izan duenez “herritarrak egiten ari garena ulertzen ari dira”.
Ser irratiari egindako adierazpenetan, jeltzaleen buruak zera gogoratu du “legebiltzarkideak hautestontzietan irabazten dira, ez inkestetan” baina azpimarratu duenez “une honetan Europako gobernuak ez dira ondo agertzen”.
Ortuzarrek gaineratu du albiste hau bai dela “pozik eta baikor” egoteko modukoa gizartea “egiten ari garena ulertzen ari delako” eta hori “ez da batere erraza”. "Europa osoan gobernuak ez dira ondo irteten. Guk urtea egin dugu eta ematen du aurreikuspen onak ditugula” gaineratu du.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15