Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2013/12/10

Legebiltzarreko ordezkariak Kongresuan izan dira, Gizarte Segurantzaren erregimenean sartzea eskatzeko

Ekimenak gardentasuna bilatzen du, eta baita kargu-ondorengo ordainsariekin amaitzea, Ana Otadui EAJko legebiltzarkideak azaldu duenez.

rss Ezagutzera eman
Legebiltzarreko ordezkariak Kongresuan izan dira, Gizarte Segurantzaren erregimenean sartzea eskatzeko

ARGAZKIA JAITSI

Ana Otadui legebiltzarkide jeltzaleak agerraldia egin du Diputatuen Kongresuan. Bertan, defendatu du Gizarte Segurantzaren erregimeneko legeak aldatzea. Aldaketaren helburua izango da parlamentariek kotizatu ahal izatea, eta baita langabezia-prestazioak jasotzeko aukera izatea (baldin eta horretarako baldintzak betetzen badituzte). Proposamenak aintzat hartzen ditu batzar legegile guztietako parlamentariak.

Parlamentariek ez dituzte langabetu-prestazioak jasotzen, Otaduik azaldu duenez. Izan ere, kargua utzi ondoren, sistema bat dago bestelako ordainsari eta kalte-ordainak jaso ahal izateko. Euskadiko alderdi politiko guztiak bat datoz sistema hau bertan behera uzteko. Helburua da gardentasun handiagoa lortzea, eta horrekin batera, legebiltzarkideen lan-baldintzak gainontzeko langileen baldintzen pareko egitea. Hori azaldu dute gaur, Diputatuen Kongresuaren aurrean, Otaduik berak eta beste bi legebiltzarkidek: EH Bilduko Oskar Matute eta Miren Gallastegi sozialistak. Euskal ordezkarien buru Bakartxo Legebiltzarreko presidenta izan da, eta berarekin batera izan dira baita ere Mahaiko ondorengo kideak: Iñigo Iturrate, Juanjo Agirrezabala eta Blanca Roncal.

“Ordainsarien sistema bertan behera utzi nahi dugu. Batetik, funts publikoentzat garestiagoak direlako. Eta bestetik, ez diotelako mesederik egiten gure sistemari, gardenagoa izatea nahi badugu. Alderantziz: iluntasuna sortzen dute, eta baita nahasmena ere” baieztatu du Otaduik.

Madrilen defendatutako proposamenaren jatorria Legebiltzarreko ponentzia bat da. Zehazki, 2010ean abian jarritako ponentzia batena, kargu publikoei langile-estatutu bat emateko sortutakoa. Ponentziak egindako lanaren ondorioz, 2012an, aho batez hartu zuen Legebiltzarrak erabakia. Erabaki horrek Erregelamenduaren aldaketa jasotzen zuen, legebiltzarkideak Gizarte Segurantzaren erregimen orokorrera batzeko, bai kotizazioari dagokionez, bai langabezia-prestazioa jasotzeari dagokionez. Legebiltzarraren Lege-Proposamena Kongresuak aintzat hartzea espero dute euskal ordezkariek, eta ekin diezaiola gizarte segurantzaren erregimen orokorraren legeak aldatzeari.