Prentsa Aretoa
2013/12/04
EAJko legebiltzarkideak frankismoaren krimenak ikertzen diharduen epaile argentinarrarekin batzartu dira
Giza Eskubideen batzordeko ordezkariak Buenos Airesera joan dira bertan bakea, egia eta justiziaren alde egiten ari diren lana ezagutzeko.
Legebiltzarreko ordezkari batzuk, tartean Maribel Vaquero eta Juan Carlos Ramírez Escudero jeltzaleak, Argentinako hiriburura joan dira Servini epaile argentinarra ikertzen ari den Frankismoaren Krimenen aurkako Kereilari babesa emateko. Giza- Eskubideen, Berdintasunaren eta Herritarren Partaidetzaren Batzordeko ordezkariok Servini epailearekin berarekin egoteko aukera izan dute, eta baita Legebiltzarrak 1936 eta 1977 urte artean jazo ziren krimen aurka hartutako akordioaren berri ematekoa ere.
Vaquero, Ramírez Escudero eta gainerako ordezkariek Pérez Esquivel Bakearen Nobel Saridunarekin egoteko aukera izan dute azken honek harrera beroa egin dielako euskal ordezkariei bere etxea, eta denbora luzez atlantikoaren bi aldeetan gizateriaren aurka gertatu diren krimenei buruz hitz egiteko aukera izan dute. Giza Eskubideen Batzordeko presidente den Maribel Vaquero legebiltzarkide jeltzaleak adierazi duenez, Nobel Saridunarekin izandako bilera “benetan positiboa” izan da, Pérez Esquivelek erakutsi duen giza balorearengatik eta baita argentinarrak euskal kereilari eman dion babesarengatik.
Gainera, bertako Diputatuen Ganberako Giza Eskubideen Batzordea eta Maiatzako Ama eta Amonen eskutik, Argentinan bakea, egia eta justiziaren alde egiten ari diren lana ezagutzeko aukera izan dute. Eta baita Ex ESMA giza eskubideen memoria zentroa bisitatzekoa ere.
Iragan ekainean Legebiltzarrak bat egin zuen kereila argentinarrarekin, diktadura frankistaren arduradunen kontra. Konpromisoa hartu zuen beharrezko neurriak hartuko zituela, bermatzeko bai egia ezagutzeko eskubidea, bai 1936ko kolpe militarraren ondorioz errepresaliatutako pertsonak erreparatzeko eskubidea.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15