Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2013/11/14

EAJk Jaurlaritzaren eta Foru Aldundiaren arteko lana eskatu du Errioxako eta Arabako Errioxako ardoaren eta mahastiaren kultur paisaiaren hautagaitza-proiektua prestatzeko

Luis Javier Telleria EAJko legebiltzarkidearen ustez, “horrelako proiektu bat, ezbairik gabe, beharrezkoa da Araba Errioxa eskualdean gizarteratzea.

rss Ezagutzera eman
EAJk Jaurlaritzaren eta Foru Aldundiaren arteko lana eskatu du Errioxako eta Arabako Errioxako ardoaren eta mahastiaren kultur paisaiaren hautagaitza-proiektua prestatzeko

ARGAZKIA JAITSI

Legebiltzarreko taldeek, EH Bilduk izan ezik, erdibideko zuzenketa sinatu dute Errioxako eta Arabako Errioxako ardoaren eta mahastiaren kultur paisaia gizateriaren ondare izateko hautagaitza erakundeak elkarrekin koordinatuz prestatzeari buruz.

Legebiltzarkide jeltzalearen hitzetan, “sari honen eskualdeko herritarrek azken hariraino onartu behar dute, ondorio positiboak egongo badira ere, beste batzuek beharrizanen bat suposatuko lukeelako”.

Erakargarritasun ikuspuntu batetik, Araba Errioxarrak izango dira onuradun nagusienak; baina, azken finean, euskal herritarrok guztiok izango gara pasai horren onuradunak. Pasaia mantentzeko eta babesteko esfortzuari esker, etorkizunean ikusgarri mantentzeko aukera izango dugu”, esan du Telleriak.

Legebiltzarrak Jaurlaritzari eskatu dio lan egin dezala hautagaitza-proiektua prestatzen, Errioxako eta Arabako Errioxako ardoaren eta mahastiaren kultur paisaiarena. Hori egin dezala Arabako Foru Aldundiarekin elkarlanean.

Era berean, txosten bat gara dezala, Arabako Foru Aldundiarekin elkarlanean, aurretiaz partehartze-prozesu bat egin ondoren Arabako Errioxako erakundeekin eta eragile sozial eta ekonomikoekin. Txostenak aurreko horien oniritzia izango du, eta bere baitan jasoko ditu izendapen horren ondoriozko eskubide eta betebeharrak.

Azkenik, ekintza-plan bat sustatu dezala, Arabako Foru Aldundiarekin eta Arabako Errioxako erakunde eta gizarte eragileekin batera. Ekintza-planak lagunduko du helburu den kalifikazioa lortzen, ingurua garatzen eta bertako herritarren bizi-baldintzak hobetzen, eta honako alorrak jorratuko ditu: turismoa, kultura, aisialdia, natura, ingurugiroa, azpiegiturak, eta garapen ekonomiko eta soziala.