Prentsa Aretoa
2013/10/03
Herrirari buruz EAJ-PNV eta EH Bildu Legebiltzar taldeek egindako adierazpena
Euskal Herrian aldaketa politiko sakonak bizi izan ditugu azken urteetan. Aldaketa politiko sakona izan da ETA erakundeak erabaki eta adierazi izana 2011ko urriaren 20an bere jarduera armatuaren behin betiko amaiera.
Herri hau, giza eskubide guztien onarpenean eta defentsan oinarrituz, demokrazia
eta bakea garatuz eta herritarren borondatea oinarritzat hartuz eraiki behar dela, herri
honen gehiengoak aspaldi egindako hautua da.
Aste honetan, “Herrira” plataformako kideak atxilotu dituzte. “Dena ETA da” tesiari
eutsiz egin dituzte atxiloketak, Euskal Herrian bake prozesua bultzatu eta finkatzeko
bidean atzeraldia suposatzen dutelarik.
Euskal Herriko erakundeek eta gizartearen gehiengo nabarmenak euskal presoak
jasaten ari diren oinarrizko eskubideen urraketak behin eta berriz salatu dituzte,
legeak, zuzenbide internazionalak eta giza eskubideen deklarazioak presoei aitortzen
dizkien eskubideak defendatzea zilegia dela adieraziz.
Oinarrizko eskubideen etengabeko zapalketak ez dira inolaz ere lagungarri gure
Herriak behar duen soluzio bilaketarako.
Erakunde politikoen ilegalizazio prozesuek eten egiten dituzte oinarrizko eskubide
diren ideologia, adierazpen, elkartze eta partehartze aldarrikapen demokratikoak;
euskal gizartearen aniztasun politikoari zor zaion errespetuari eragiten diote zuzen
zuzenean, eta baita gure herriko elkarbizitzari ere; eta guztiz urruntzen gaituzte euskal
gizarteak behin eta berriz eskatzen duen normalizazio politiko eszenatokietatik.
Horregatik Euzko Abertzaleak eta EHBildu legebiltzar taldeek:
1.Espainiar Gobernuaren estrategia politiko-judiziala salatzen dute,
salbuespenezko legediak oinarri hartuta, zenbait erakunde judizial, Auzitegi
Nazionala kasu, erabiltzen dituelako “dena ETA da” tesia aktibatzeko, ETAk
duela ia bi urte ekintza armatuaren behin betiko etena aldarrikatu zuela
jakitun izan arren, eta ETAren ekintzak irauten duen ideia berreskuratu
nahian dabilelako, aipatu erakunde horren erabakiaren irrebertsibilitatea eta
egiazkotasuna egiaztatzeko ardura politikoa bere gain hartu beharrean, eta
bake prozesua bultzatu beharrean.
2. Euskal herritarron eskubide zibil eta politikoen errespetua eta “Herrira”ren
baitan euskal presoen oinarrizko eskubideen alde lanean ari ziren atxilotutako
pertsona guztien askatasuna eskatzen dute.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15