Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2012/09/23

Urkullu: "EAJk badu krisiaren kontrako plana"

EAJren EBBren presidente eta lehendakaritarako hautagaiak, Iñigo Urkulluk Eusko Alderdi Jeltzalearen Gipuzkoako hautagai zerrenda aurkeztu du gaur Donostian, Antiguon egindako ekitaldian. Bertan bere “kezka” adierazi du,” Gipuzkoan geldirik daudelako ekonomia, industrializazioa eta enplegua sustatzeko politikak.

rss Ezagutzera eman
Urkullu:

ARGAZKIA JAITSI

Urte bat alperrik galtzea oso arriskutsua izan daiteke. Lau urte alperrik galtzeak, baliteke atzera bueltarik ez izatea. Beharrezkoa da Kontzertu ekonomiko gehiago. Politika ekonomiko eta industrial gehiago ere beharrezkoak dira. Enpresei lagundu behar zaie, txiki, handi eta ertainei. Enplegua sustatu behar da. Horiek dira etorkizuneko gakoak”, esan du Urkulluk.

“Familiak, adinekoak, enpresak, merkatariak, gazteria, langabetuak, gizartea orohar beldurrez dago, babesik gabe sentitzen da. Euren lanpostuak eta laguntzak arriskuan ikusten dituzte. Honen aurrean, gizarteak ezin du ulertu, batzuk nola esan dezaketen ez dagoela krisiaren kontrako planen beharrik”, salatu du Urkulluk.

Aldiz, “Eusko Alderdi Jeltzaleak itxaropena eta konfidantza mezua helarazi nahi die herritarrei. Gobernu Programa sendoa behar da, eta guk badaukagu”, ziurtatu du Urkulluk.

“Krisiaren kontrako plana daukagu, industria plan bat, enpresei zuzendutako plana, azpiegiturena, gazteen enplegua sustatzeko plana ere bai. Ez dugu plan bakarra behar, ehun plan behar ditugu. Dena da beharrezkoa krisi egoera honetatik irteteko. Dena, eredu teorikoei buruz hausnartzen arituz geldirik egotea ez bezte guztia. Krisi honetatik denok batera aterako gara, denon ahaleginarekin", esan du buruzagi jeltzaleak.

Urkulluk ohartarazi du ez dagoela irtenbide magikorik. "Jendeak badaki ez dagoela halakorik eta egia eskatzen du. Ez dugu ezer ezkutatzen, ez arazoak ezta zailtasunak ere".

Bestalde, Iñigo Urkulluk adierazi du itun handien garaia abiaraziko duela, bai krisiari aurre egiteko, baita Euskadin bakea erabat indartzeko ere. "Herri itun handi bat posible da. Autogobernu gehiago posible da. Euskadik munduan aitorpen handiagoa izan dezan, Estatu izaera handiagoarekin".