Prentsa Aretoa
2012/07/06
EAJk Kaiku enpresaren partaidetzak saldu izana azaltzea eskatu dio Lopez Exekutiboari
“Biziki kezkatzen gaitu, Gobernuak euskal hiritarron artean hiru hamarkadatan sortu dugun ondarea saltzen jarraitzen duela ikusteak” azpimarratu du Bakartxo Tejeria legebiltzarkideak. Gaineratu duenez “denetan larriena da, ondare saltze hau, Lopez Exekutiboaren kudeaketa lan okerrak gure kontu publikoetan eragin duen zuloa betetzeko dela”.
Aste honetan bertan, Eusko Jaurlaritzaren Kalitatea fundazioak eta Ezten eta Socabe elkarteek Kaiku enpresaren partaidetzak Suitzako EMMI enpresari saldu dizkiotela publikoki argitaratu ostean, Bakartxo Tejeria legebiltzarkideak aurkeztu duen ekimenean Nekazaritza Sailburuari eta Industria Sailburuari eskatu dizkie salmenta honen azalpenak, informazioa komunikabideen bidez jaso dutela azpimarratu duelarik.
“Eusko Jaurlaritzak Kaiku enpresan zituen partehartzeak saltzearekin batera, EMMI enpresa suitzarrak bereganatu du orain arte Euskadikoa zen enpresaren kontrola” azaldu du legebiltzarkide jeltzaleak “partehartze honekin batera jaso du erabakiak hartzeko eta enpresa tokiz aldatzeko botere absolutua ”.
Eusko Jaurlaritzaren ondarea saltzeko eragiketa honek zalantza handiak eragin ditu EAJren baitan. “Lehenengo eta behin, zaila da ulertzen, Kaiku euskal nekazaritza eta abeltzaintza sektorerako hain garrantzitsua bada- eta hau Gobernuak berak ere aitortzen du- Exekutiboak ardurak gainetik kentzea, eta bere etorkizuna atzerriko inbertsoreen eskuetan jartzea” iragarri du.
“Beste aldetik ere, biziki kezkatzen gaitu Lopezen Exekutiboak hiru hamarkadatan euskal hiritarron artean eraiki dugun ondarea saltzen jarraitzeak” azpimarratu du. “Iaz ere, antzeko urte sasoian jakin genuen Lopez Lehendakariak eta bere taldeak martxan jarria zuela babes ofizialeko 3.000 etxebizitza inbertsore pribatuari saltzeko prozesua-egoitza paradisu fiskalean duen enpresarekin negoziatzera iritsi dira– eta, legebiltzar gehiengoa kontra agertu den arren, salmentarekin jarraitu dute; eta oraingo honetan, Kaiku akzioak saldu dituzte” azaldu du. “Gobernua ondarerik gabe utzi dute, eta ondorioz, urrats handiz ari dira herria txirotzen” .
“Baina, larriena da ondare saltze hori dela Lopezen Gobernuaren kudeaketa lan okerrak gure kontu publikoetan eragin duen zuloa betetzeko” deitoratu du “ Arriola sailburuak edo Unzalu zein Unda sailburuek ez dute ezer esan salmenta horietatik ateratako dirua inbertitzeaz; are gutxiago esan dute sektore horretan inbertitzeaz” .
Hori dela eta, EAJko legebiltzarkideak Nekazaritza eta Arrantza sailburuari eta Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburuari galdetu die Jaurlaritzak Kaiku enpresan zeukan partaidetzaren eskualdatzeari buruzko arrazoia –aipatutako enpresaren euskal kapitalaren gehiengoa Suitzako enpresaren eskuan geratu baita-; eta, halaber, transakzio horren bidez Jaurlaritzak irabazi duen dirua zenbatekoa den galdetu du, baita ere zertan erabiliko den eta zein ondorioa izango duen sektorean.
“Hain une kritikoan, salmentarekin lortutako dirua sektorean erabiliko balitz, haize berria ekarriko luke; horregatik, non erabiliko ote den jakin nahi dugu” amaitu du; “ eta, adi egongo gara, zentzu honetan ezer egiten ote den, edo uste dugun bezala, Gobernuaren ohiko gastua ordaintzeko erabiltzen ote den ikusteko”.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15