Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2012/06/29

EAJk konpromisoak eskatu ditu Miramingo Parke Teknologikoa Hondarribi eta Irunera zabaltzeko

Eusko Legebiltzarra aho batez onartu duen Legez Besteko proposamenean Eusko Jaurlaritzari, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Hondarribia eta Irun herrietako udalei eskatu zaie “ Miramongo Parke Teknologikoa Hondarribia eta Irun herrien artean dagoen Zubieta-Urdanibia aldera zabaltzeko behar besteko urrats esanguratsuak eman ditzatela”.

rss Ezagutzera eman
EAJk konpromisoak eskatu ditu Miramingo Parke Teknologikoa Hondarribi eta Irunera zabaltzeko

ARGAZKIA JAITSI

Luke Uribe-Etxebarria EAJren legebiltzarkideak aurkeztu zuen ekimenean gogoratu egiten da  2010eko maiatzean, Euskadiko Parke Teknologikoetako presidenteak, Miramongo Parke Teknologikoko zuzendariak eta Hondarribia eta Irungo alkateek akordio markoa izenpetu zutela  esandako herrietara Bidasoaldea zabaltzeko  bideragarritasun azterketa abian jartzeko. Azterlan hura “egin zen eta aurkeztua izan zen Miramongo Parke Teknologikoaren Administrazio Kontseiluaren aurrean ; dena dela, ordutik aurrera, gaia guztiz geldituta dago, eta ezinbestekoa da egitasmoa berrabiatzea” azaldu du  Uribe-Etxebarriak.

Egitasmoaren geldialdia eragin du Espainiar Gobernuak ez zuela erabili 2011ko Estatuko Aurrekontuetan Miramonerako  ezarrita zegoen 1,9 milioi euroko partida.  “Partida hau EAJk sartu zuen, baina zoritxarrez diru hori galdu da Parkearen zuzendaritzaren, Zapatero Gobernuaren, Lopezen Gobernuaren eta  Bilduk Gipuzkoako ALdundian eta Donostiako Udalean dituen ordezkarien arduragabekeriagatik. Parkeko Administrazio Kontseiluan dauden arren, ez dute ezer egin partida hori gauzatzeko” azpimarratu du Luke Uribe-Etxebarriak.  Zentzu honetan, EAJk Eusko Jaurlaritzari eskatuko dio Zubieta-Urdanibia egitasmoa finantzatzeko europar funtsak eskatzea. 

EAJk gogoratzen duenez , Teknologi Parkeak  “ezagutza eta berrikuntza balioesteko eta kapitalizatzeko ereduak dira, eta oso tresna eraginkorrak teknologiaren transferentziarako, balio erantsi handiko enpresak erakartzeko eta goi kualifikazioko enplegua sortzeko”. Zentzu honetan, Uribe-Etxebarriak zera gaineratu du “ gure parkeen benetako helburua dago  Euskadiko zientzia,teknologia eta enpresa alorretako eragile garrantzitsuen arteko harremanak bideratzean, eta honek  barnean hartzen ditu sektore publikoa, Unibertsitatea, zentro teknologikoak, enpresak eta finantza erakundeak”.

“Euskadin 1985 urtean lehen parke teknologikoa eraiki zenetik- Zamudiokoa- eta ondoren Miramon , Miñano eta Garaia parkeak egin zirelarik, hauek izan dira “garapen teknologikoa eta berrikuntza eraginkortasunez laguntzen duten eragile ekintzaileak , ezagutza eta teknologia fluxua eragile ezberdinen artean bizkortzen dutelako; azken finean, berrikuntza prozesuak bizkortzeko guneak dira,eta hori da bizi dugun krisi ekonomiko larritik irteteko benetako giltza”  , azaldu du Uribe-Etxebarriak.

Miramongo Teknologi Parkea  1994 urtean egin zen, eta 1997 urtean inauguratu zen. Gaur egun, Hernaniko Galarreta ingurura egin den lehen zabalkundeaz aparte, barnean hartzen ditu 76 enpresa, zentro teknologiko eta unibertsitate, eta lana ematen diete 3000 pertsona baino gehiagori. Hauetatik % 49 batek ikerkuntza eta garapen lanak egiten ditu. Zubieta-Urdanibiako lurrek 470.000 metro koadroko zabalera dute, hauetatik 357.000 dira Hondarribiakoak eta 112.000 Irungoak. Egitasmo honek hurrengo urteotan 10.000 lanpostu sortzea suposatuko luke.