Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2012/04/17

Joseba Egibar eta Iñigo Iturrate izango dira EAJren bozeramailea eta ordezkoa, hurrenez hurren, Bakea eta Bizikidetza txostena egiteko taldean

Euzko Abertzaleak Legebiltzar Taldeak gaur arratsaldean erregistratu du, elkarrekin bakea eta bizikidetza eraikitzeko egitasmoen inguruko Txostenerako ordezkariak izendatzeko idazkia.

rss Ezagutzera eman
Joseba Egibar eta Iñigo Iturrate izango dira EAJren bozeramailea eta ordezkoa, hurrenez hurren, Bakea eta Bizikidetza txostena egiteko taldean

ARGAZKIA JAITSI

Martxoaren 30ean, Legebiltzarreko Osoko Bilkurak “ bake eta bizikidetzarako txostena eratzea” adostu ostean, eta “ bere garapen eraginkorrerako,txostena irekia izango dela eta talde politiko, erakunde eta gizarte eragileek adierazi nahiko dituzten proposamenak bilduko dituela”  ezarri ondoren, Ganberako Mahaiak gaur goizean adostu du ordezkariak izendatzeko epeak bihar eguerdiko ordu bietan amaituko dela.

Epe hori ezagututa, EAJk Legebiltzarreko zerbitzuetan  idazkia erregistratu du, bake eta bizikidetza elkarrekin eraikitzeko egitasmoen inguruko Txostenean, Joseba Egibar Euzko Abertzaleak-Nacionalistas Vascos Legebiltzar Taldearen bozeramaile eta Iñigo Iturrate ordezko izendatzeko .

Txostena eratzea onartu zen Osoko Bilkuran ere, Joseba Egibar bozeramaile jeltzaleak gogora ekarri zuenez “zail gertatuko da partekatzea  elkarrekin hitz egin ezean; eta, elkarrizketan ere  entzun beharra dago; elkarrizketak eta entzuteak hurkoaren jarrera ulertzera eraman zaitzake, kasu horretan- derrigorrezkoa ez delako-, partekatu ahal izateko”. Testuinguru horretan markatu zuen Eusko Legebiltzarrean Bake eta Bizikidetzarako txostena egitea. Eta, gaineratu zuenez “hemen ez dugu sekula lehen urratsetik igaro; hau da, bakarrizketen lehiaketan egon gara, eta bakoitzak bere egia zabaltzen saiatu da”, baina “ bakea ez da bake izango, partekatzen ez bada, ezin da nire bakea edo zure bakea izan, gure bakea izan behar du”.

Txosten berri honek sortaraz ditzakeen aurreikuspenen inguruan zehaztu zuenez “euskal gizarteak ezin du pentsatu, talde hau eratzearekin bizikidetza arazoa konponduko denik”; baina, aldi berean, konfiantza agertu du “ahalik eta emaitzarik onenak” lortuko direlakoan. “ Txostenak ez du “urratsa” emango, baina pausuak eman ditzake” laburbildu zuen. Zentzu horretan agertu zuen Txostenak “ elkarrizketarako leihoa zabaltzen duela, eta elkarrizketak ez du inor kanpoan uzten; alderantziz, pertsonak eta erakundeak hurbiltzen ditu”.