Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2012/03/27

Gurutzetako Ospitalean Bihotz Errehabilitaziorako Unitatea albait arinen jartzea eskatu dio EAJk Jaurlaritzari

Fatima Ansotegi EAJko legebiltzarkideak Legez Besteko Proposamena aurkeztu du “Gurutzetako Unibertsitate Erietxean Bihotz Errehabilitazio Unitatea albait arinen jartzea” eskatzeko Eusko Jaurlaritzari.

rss Ezagutzera eman
Gurutzetako Ospitalean Bihotz Errehabilitaziorako Unitatea albait arinen jartzea eskatu dio EAJk Jaurlaritzari

ARGAZKIA JAITSI

Legebiltzarkide jeltzaleak azaldu duenez, “egun, Bizkaia herrialdeak Bihotz Errehabilitaziorako Unitate bakarra dauka Basurtoko Ospitalean; eta hau horrela da, horrelako gaixotasuna duten pertsonak Gurutzetako Ospitalean gehiago direla jakina den arren”.

“Zentzurik ez du, arreta kopuru handiagoaren aurrean, Bihotz Errehabilitaziorako Unitatea ez jartzea, batez ere kontuan hartzen bada, Gurutzetako Erietxeak -Basurtokoak bezala- gaixotasun hauetarako espezialitate guztiak dituela (Hodietako kirurgia eta Bihotzeko kirurgia, Kardiologia, Hemodinamika eta Unitate Koronarioa)”, iragarri du.
 
“Gurutzetako Erietxean dagoen gabezi honek desoreka eta zuzentasunik eza eragiten du ospitale horretako gaixoei begira. Gertakari honek gurea moduko osasun zerbitzu publikoaren oinarri funtsezkoenen kontra egiten du”, azaldu du. Gaineratu duenez, “aurkeztu dugun ekimena da, hain zuzen ere, gabezi hori konpontzeko”.

Legebiltzarkide jeltzaleak gogoratu duenez, Bihotz Errehabilitaziorako Unitatearen helburuak dira bihotz arriskuaren faktoreak jarraipen klinikoaren bidez kontrolatzea, susperraldi edo gaixondo aldiak murriztea, bihotzeko gaixotasun berriengatiko hilkortasuna murriztea, eta gaixoa pertsonalki, gizartean eta lanean berregokitzea, gaixotasuna eta lotutako konplikazioak gainditzen laguntzeko, besteak beste, depresioa.

Herrialde garatuetan, hodietako gaixotasunek eragin handia dute gizartean; hodietako gaixotasun hauen barruan, bihotzekoak diren infartua, angina eta bihotz gutxiegitasunak garrantzi handia hartzen dute beren iraupenagatik eta hiritarren osasunerako kritikoak direlako. Eta, hauen artean, Miokardioko infartua larria da, zalantzarik gabe, hiritarren bizitzarako gaixotasunik kritikoena,  berehalako eraginengatik eta bere hilkortasun tasa handiagatik eta gaixotasun fase larrietan erator daitezkeen konplikazio eta baliogabetasunagatik.  “Dena dela, medikuntzako teknika modernoek, besteak beste, fibrinolisis izenekoak miokardio infartuko fase larrietan birbaskularizatzeak, eta prebentzio politikek neurri handian txikitu dute gaixotasun honen hilkortasun-tasa”, azaldu du Fatima Ansotegik.

Testuinguru honetan, legebiltzarkideak berak azpimarratu duenez, “ondo egiaztatuta geratu da, gaixotasunaren fase larriena igaro ostean, bihotzaren errehabilitaziorako programek hiritarren funtzioa eta bizi-kalitatea asko hobetzen dutela”. “Horrela, miokardio infartuaren fase larriaren ostean eta angina egonkor kasuetan, Bihotza Errehabilitatzeko esku-hartze goiztiarrak prebenitzeko balioa du, eta bihotzaren funtzioa eta pertsonen bizitza kalitatea hobetzen du. Eta, hori da hain zuzen, ekimen honen bidez bilatzen duguna”, amaitu du.