Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2012/03/26

Bere jarrera aldatzea eta taldeei ZTBP 2015erako ekarpenak egitea ahalbidetzea eskatu dio EAJk Lopez Exekutiboari

“Sinesgarritasun eta lidergorik eza, aurrekontuetarako errealismo falta, gobernatzeko eredu ez oso praktikoaren aldeko apustua eta Euskal Zientzia , Teknologia eta Berrikuntza sistema konplikatzea dira Lopez Exekutiboak eginiko Planaren ezaugarri nagusiak” azpimarratu du Estibaliz Hernaez legebiltzarkideak.

rss Ezagutzera eman
Bere jarrera aldatzea eta taldeei ZTBP 2015erako ekarpenak egitea ahalbidetzea eskatu dio EAJk Lopez Exekutiboari

ARGAZKIA JAITSI

Lopez Exekutiboak Legebiltzarrean,2015 urterako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana aurkezteko bezperan, Estibaliz Hernaez legebiltzarkideak eskatu dio “bere jarrera aldatzea eta legebiltzar taldeei hobetzeko ekarpenak egitea ahalbidetzea”  .

Plana Euskal Ganberara 15 hilabeteko atzerapenarekin iritsi dela gogoratu ostean  –“agerian uzten du honek I+G+Bk  bere lehentasun zerrendan duen tokia”- legebiltzarkide jeltzaleak salatu duenez “aurreko gobernuek  lan egiteko zuten erarekin apurtuz, Patxi Lopezek zuzentzen duen Exekutiboak ez du utziko Euskal Ganberan ordezkatutako taldeek gure ekarpenak egitea”. “ Parte hartze eredugarria” gaineratu du ironiaz.

“Berez ezkorra den gertakari hau larritu egiten da Patxi Lopezen Kabineteak eginiko Planak gabezia larriak dituela kontuan hartzen badugu” iragarri du. “Sinesgarritasun eta lidergorik eza, aurrekontuen errealismorik ez izatea, ez oso praktikoa den gobernatzeko ereduaren alde egiten den apustua eta Euskal Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sistemaren bera konplikatzea dira Plan honen ezaugarri nagusiak” zehaztu du.  

Sinesgarritasun ezaren beste eredu batzuen artean, legebiltzarkideak zera adierazi du “ 2009 urtean, Lopez Lehendakariak  2012 urterako BPGren          % 2,5eko I+G inbertsioa iragarri zuen arren, konpromiso hau ez da Plan honetan islatzen”. Era berean, kezkatuta agertu da “ Planerako aurrekontu eszenatoki eta finantzaketan dagoen errealismorik ezagatik”; iritsi berekoa da Exekutiboko Kontrol Ekonomikorako bulegoak bere txostenean zera  ezartzen duenean “  ia ezerezekoak dira aurrekontuetako kredituek Planean planteatutakoari estaldura emateko dauden aukerak”   hau da, Lopezen Gobernuak 2015 urtean I+G inbertsioan  hainbesteko zalapartarekin iragarri duen BPGren % 3 hori kolokan dago” azpimarratu du. Honi guztiari gehitu behar zaio “ Euskal Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sistema antolatzea baino, are gehiago sakabanatzen duela egitura berriak sortzean, besteak beste, talentua kudeatzeko unitatea, erosketa publikoari laguntzekoa, Demotek, Usitek,.... “ azaldu du

Emandako horiek arrazoi guztiengatik,  Estíbaliz Hernáez  konbentzituta agertu da“ Lopez Exekutiboaren zentzugabekeri berriaren aurrean aurkitzen garela, lidergorik eta ekimenik ez duen gobernu batek egiten duena”, eta horregatik eskatu dio “ bere jarrera aldatzea eta legebiltzar taldeoi,  gure uste apalean, gure herria I+G+B alorrean Europa mailan eta munduan erreferente gisa kokatzen lagunduko diguten ekarpenak egiteko  aukera ematea”.

“EAJ/PNVren aldetik beti defendatu izan dugu Legegintzaldi honetan dugun lehen helburua dela Lopez Exekutiboak herri honi ahalik eta kalterik txikiena eragitea,eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planari dagokionez, oraindik garaiz gaude  aukera hau gal ez dezagun” azpimarratu du. “ Denon ekarpenarekin, Eusko jaurlaritzak  gure herria I+G+B alorrean  nazioartean toki erreferentean kokatzeko egiten duen apustua islatzeko tresna izatea lortuko dugu, aurreko exekutibo abertzaleek egin izan dutenari jarraiki. Gaian adituek esan ohi duten moduan, krisi garaian I+G+B inbertsioa inoiz baino beharrezkoagoa da, indartsuago egingo gaituelako, krisitik irteteko orduan” amaitu du.