Prentsa Aretoa
2012/02/29
Lanbideren gizarte-zerbitzuen kudeaketaren lankidetzarako instituzioen arteko protokoloen tramitazioaren prozesua jakin nahi du EAJk
Bi hilabete igaro dira Lanbidek gizarte-zerbitzuen kudeaketen eskuduntzak bere gain hartu zituenetik; beraz, Garbiñe Saez Molinuevo legebiltzarkide jeltzalearen ustez, udalekin bilerak egon diren jakiteaz gain, ordua da behar bezalako kudeaketarako araututako protokoloak, antolatutako tramitazioa eta gizarte-zerbitzuen lan serioa ere ahalbidetzeko.
Euzko Abertzaleak Legebiltzar Taldeak, Eusko Jaurlaritza kontrolatzeko egokitzen zaioan lanean, eta oraingoan, Gemma Zabaletak sailburuak zuzentzen duen Enplegu eta Gizarte Gaietarako saila, ekimen desberdinak aurkeztu ditu Lanbidek gizarte-zerbitzuen kudeaketarako instituzioen arteko protokoloen tramitazioaren prozesua ezagutzeko asmoz.
Bi hilabete igaro dira Lanbidek gizarte-zerbitzuen kudeaketen eskuduntzak bere gain hartu zituenetik; beraz, Garbiñe Saez Molinuevo legebiltzarkide jeltzalearen ustez, udalekin bilerak egon diren jakiteaz gain, ordua da behar bezalako kudeaketarako araututako protokoloak, antolatutako tramitazioa eta gizarte-zerbitzuen lan serioa ere ahalbidetzeko.
Diru Sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko Legearen tramitazioaren hasieran, EAJk bere kezka agertu zuen, instituzioen arteko laguntzarako, gizarte-zerbitzu eta enplegua koordinatzeko eskumenak dituztenen arteko koordinazioa bideratzeko ereduengatik.
Ildo horretan, talde jeltzaleak zuzenketak aurkeztu zituen, eta testu legalari erantsi zitzaizkion, Inklusio Aktiba Hitzarmenen idazketarako eta gizarte-zerbitzuak egokitzeko, finkaturiko eta arauturiko protokoloak kontuan hartzeko.
“Horretarako, hitzarmenaren prozesua eta protokoloen idazketari lehentasuna ematen genion, Lanbideko gizarte-zerbitzuen kudeaketa abian jarri baino lehen. Asmoa argia zen: eskumen horien kudeaketa hasi baino lehen, tresna guztiak, eman beharreko urratsak eta erantzukizunak zehaztuta egon behar ziren”, esan du Garbiñe Saezek.
Enplegu eta Gizarte Gaietarako sailak proposamen horiei muzin egin dizkio, eta legezko tramitazioarekin aurrera jarraitu zuen. Azaroaren 24ko 2/2011 Legea, Diru Sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko Legearen modifikazioa, 2011ko abenduaren 12an sartu zen indarrean. Hortik aurrera, EAJk ekimen ugari aurkeztu ditu eman beharreko urratsak eta Lanbideren eta Udalen arteko harremanak zeintzuk ziren jakiteko helburuarekin.
Zabaleta sailburuaren erantzunak mota guztietakoak izan dira. Batetik, udalek badakitela prozedura zein izango den eskumen horiek bere gain hartzeko unean; eta, bestetik, prozedura hedatuko dela partaideen arteko administrazioen elkarkidetzaren arabera. “Hori, bistan denez, ez dugu zalantzan jarri”, aipatu du.
Hori dela eta, Garbiñe Saez Molinuevo Euzko Abertzaleak Taldeko legebiltzarkideak honako galdera hauek erroldatu ditu:
1. Harremanak edota negoziaketak izan dira Eudelekin 4/2011 Legeak ezartzen duen koordinazio-protokoloak eta instituzioen arteko lankidetza adosteko?
2. Zenbat udalekin izan dira harremanetan aipatutako protokoloak adosteko?
3. Zeintzuk dira udal horiek?
4. Nola bideratu da Lanbideren eta Udalen ekarpen-prozesua, kordinazio eta lankidetzarako protokoloak idazteko orduan?
5. Arauaren arabera, zein prozesutan daude idatzitako protokoloak?
6. Zenbat protokolo formalizatuko ditu Lanbidek? Zein datetan? Eta, zein udalekin?
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15