Prentsa Aretoa
2007/02/19
EAJ-PNV: “LAU ASTEREN BURUAN JAKINGO DUGU, PROZESUA NORABIDE EGOKIAN DOAN EDO BEHIN BETIKO TRABATZEN DEN”
“Baina gure iritziz, prozesua norabide egokian doa”, gaineratu du Joseba Egibarrek.
Joseba Egibar, EAJko bozeramaileak, Batasunaren proposamena ETAren manifestazio eta erabaki baten erantzun dela ziurtatu du, eszenatoki berria ahalbidetzeko proposamena, alegia. Zapaterori zuzendutako proposamena dela berretsi du Egibarrek, eta, “hain zuzen, PSEren zenbait ahotsen arabera, dagoeneko zapuztuta eta amaitutzat jotzen zen prozesua berreskuratzearen ahaleginari zor zaio”, gehitu du. Horrelako proposamen polítiko batek, Egibarren iritziz, “Zapatero jaunak aurrerantzean bide egiteko, udaberriko udal hauteskundeez haratago behar duen segurtasun tartea lagun, aukera berriak irekiko lituzke, prozesu berri bati hasiera emango lioke”.
ETBko “El Punto” saioari eskainitako elkarrizketan, Barajasko atentatuaren ostean, hamaika gauza mugitu eta alde bata zein bestearen erabakitze prozesuak bizkortu egin direla azaldu du buruzagi jeltzaleak. “Gertaerak arinegi doaz”, azpimarratu du Egibarrek, eta, lau aste ingururen buruan, prozesua norabide egokian doan edo behin betiko trabatzen den jakin ahal izango da. “Baina gure iritziz, prozesua norabide egokian doa”, gehitu du.
Rodríguez Zapaterok “Alderdien Legearen oinarri demokratiko eta Legearen betetzeari buruz” egin berri dituen adierazpenei dagokienez, Lege horri buruz euskal gizartearen gehiengoaren jarrera, euskal ordezkaritza polítiko eta euskal instituzioen iritzia ezagutzen ote duen galde egin dio Egibarrek Zapaterori. Hala bada, gaiaz zein iritzi duen itaundu dio. “Datozen hauteskundeetan adierazpen polítiko oro present egon dadin eta normalizazio politikoaren giroan bide egiteko errezeta asmatu behar du Zapaterok”, azpimarratu du GBBko presidenteak. Gainera, Alderdien legea, Zapatero berak, Aznar lagun, formulatu zuela ekarri du gogora. “Orduko Herri Batasuna, Euskal Herritarrok eta Batasuna legez kanporatzeko neurriz egindako jantzia, legea izan zen hura, hain zuzen”, zehaztu du Egibarrek.
EAJko bozeramaileak, sozialistek darabilten “aniztasun” kontzeptuari buruz ere iritzia eman du. “PSOErentzat, beraiek parte hartzen duten heinean, proposamenak anitz dira, Andaluziako Estatutua edo Catalunyako Estatutua esaterako”, aitortu du Egibarrek, “baina proposamenarekin ez badatoz bat –Eusko Legebiltzarrak gehiengo osoz onartu Proposamena, kasu- testua negoziatzeko aukerarik ere ez da eskaintzen”, amaitu du.

Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15