Biharko Osoko Bilkuran eztabaidagai den ekimenean, Gobernu Espainolaren Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioari ere eskatzen zaio, eragindako Autonomia Erkidegoekin harremanetan jar dadila eta beste herrialde batzuekin edozein negoziaketa burutu aurretik haien gomendioak kontuan har ditzala." />
Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2007/02/15

EAJ-PNV, EA eta EB-BERDEAK LEGEBILTZAR TALDEEK, EUROPAR BATASUNARI ETA GOBERNU ESPAINOLARI ESKATZEN DIE, ARRANTZA JARDUERAREN JASANGARRITASUNAREN DEFENTSAN POLITIKA ERAGINKORRAGOA GARA DITZATELA

Biharko Osoko Bilkuran eztabaidagai den ekimenean, Gobernu Espainolaren Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioari ere eskatzen zaio, eragindako Autonomia Erkidegoekin harremanetan jar dadila eta beste herrialde batzuekin edozein negoziaketa burutu aurretik haien gomendioak kontuan har ditzala.

rss Ezagutzera eman
Eusko Legebiltzarreko Osoko Bilkurak, EAJ-PNV, EA eta Ezker Batua-Berdeak Legebiltzar Taldeek, arrantza jardueraren jasangarritasunaren defentsari buruzko Legez Besteko Proposamena eztabaidatuko du bihar. Ekimen horretan Ganbarak Europar Batasunari eskatzen dio:

• Arrantza jardueraren jasangarritasunaren defentsa, politika eraginkorragoa gara dezala.
• Eta, Europar Batasuneko uretan erabiltzen diren arrantza-teknika eta aparatuak, jasangarritasunarekin, arrantza arloen etorkizunarekin eta ekosistema berarekin ere begirunetsu izan ditzatela.

Era berean, Eusko Jaurlaritza osatzen duten hiru alderdion Legez Besteko Proposamenak, Gobernu Espainolaren Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioari ere zera eskatzen dio:

• Arrantza jarduera jasangarria izan dadin polítika eraginkorragoa gara dezala, eragindako Autonomia Erkdiegoekin harremanetan, beste herrialde batzuekin edozein negoziaketa burutu aurretik, ahien gomendioak kontuan hartuz.
• Europan irmo defenda ditzala eragindako Autonomia Erkidegoek denek batera hartutako erabakiak, erabaki horietatik bakarka alde egin gabe.
• Edozein arrantza arlo itxi edo ireki baino lehen irizpide zientifikoetan oinarritzea, Kudeatze Kontseilu Zientifikoaren esan errespetatuz, beti, eta baita jasangarritasun irizpideak ere.
• Estatu kide diren beste estatu batzuekin arrantza-kuota trukeak bideratzerakoan argitasunez joka dezala, ez dela kuotapetik dauden espezierik trukatu eta eman beharreko kuoten jabea den sektorearen iritzia aintzat izan dezala oraina rte baino gehiago.

Ekimena Legebiltzar Talde proposatzaileek –EAJ-PNV, Eusko Alkartasuna eta Ezker Batua-Berdeak- arrantza jardueraren gainbeheraren gainean duten arduraren erantzuna da. Eraginkortasun teknologikoak egin du, bitarteko honetatik honetatik ateratako baliabideen gaitasunak naturak berriztatzeko duen gaitasuna menderatzea. Honek eskatzen du, ondorioz, erabilgarri diren baliabideak egokiro kudeatzea. Horretarako, jarduera honetan partaide diren eragile guztiek (arrantzaleak, administrazioa eta konsumitzaileak, besteak beste) araubidearen baliagarritasuna aitortu behar dute.

Testuinguru honetan, arrantza baliabideen ustiapen mailari dagozkien txosten zientifikoak beharrezkoak dira aginpide politikoek egoki diren kudeaketa neurriak ezar ditzaten eta jarduera honen jasangarritasuna berma dadin. Gainera, guztien zeregin da, arrantza jarduera jasangarria gauzatzea, ekonomikoki lehiakorra den ontzidi eta arrantza praktika arduratsuaren bitartez. Hori da, hain zuzen, aurkeztutako ekimenaren neurrion helburua.