Prentsa Aretoa
2006/09/26
JOSEBA EGIBAR: “DENBORAK ERAKUTSIKO DU PRESIO DEMOKRATIKOAK ERABAKITZE ESKUBIDEA EXIJITZEN DUELA”
“Herritarroi galdera bati erantzutera deituko zaie eta ezin zaie presaka eta korrika konsulta bezperan parte hartzera deitu.”, gaineratu du.
Joseba Egibar, Gipuzko Buru Batzarreko presidenteak, alderdien arteko bileren fasetik beste fase batera igaro behar dela defendatu du. “Pausu bat aurrera eman behar dugu, iritzien elkartrukaketa eginda baitugu. Batan batek akordio puntturen bat landu beharko du eta gutxiengoak elkar banatu”, gehitu du.
Are gehiago, Joseba Egibarrek ziurtatu duenez, Alderdien Mahaia sakoneko akordioa lortzen denean eratuko da. « Akordiorik ez balego, eztabaida politikorako foro berririk eratzea ez luke zentzurik izango, horretarako baitaude bai Eusko Legebiltzarra eta baita gainontzeko instituzioak ere », azaldu du. « Sakoneko akordioa lortzen bada, ordea, bake prozesuak eta baita prozesua politikoak ere sekulako bultzada jasoko lukete », nabarmen du buruzagi jeltzaleak.
Normalizazio politikoaren prozesuari dagokionez, Euskal Herriaren aitortza eta bere erabakitzeko eskubidea adostasuna lortzeko gako direla azpimarratu du EAJ-PNV Legebiltzar Taldearen bozeramaileak. « ETA edo ETA gabe, euskal gatazka politikoari errotik heldu nahi bazaio, gakoa erabakitze eskubidean edo autodeterminazio eskubidean dago », ñabartu du. Joseba Egibarrek Ipar Irlandako bake prozesuaren ingurukoak ekarri ditu gogora. « Bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea irlandarren esku zegoela aitortu zuen Gobernu britainiarrak », ohartarazi du, baina, « Estatu espainolak ez du horrelakorik onartu oraindik », argitu du. Honen harira, Lehendakariak Egoera Politikoaren Osoko Bilkuran gogoratu bezala, gatazkaren konponbidea ez dela eskuduntza eztabaidara soilik mugatzen gogoratu nahi izan du Egibarrek.
EAJ-PNV Legebiltzar Taldearen bozeramaileak azpimarratu bezala, autodeterminazio eskubidea oinarri izanik, eskubide horren egikaritza proposatu beharko litzaioke euskal gizarteari. « Horixe litzateke alderdien artean lortu beharreko adostasuna. Hitzar dezagun, bada, erabakitze eskubidearen ariketa”, amaitu du. “PSOEk ez badu prozesu luze, gogor eta zail honen amaieran subjektu polítiko berria eratzerik uzten, gatazka politikoa bere horretan mantenduko da, indarkeria adierazpenak tarteko edo ez”, argitu du Joseba Egibarrek. “Estatu espainolak eskema hau ulertzerik ez badu, ezin izango du presio demokratikoaren zama gainditu”, aurreikusi du GBBko presidenteak.
Prozesuaren hasieratik bertatik herritarren partaidetzaren garrantzia nabarmendu du du Joseba Egibarrek. “Inor helburuetatik desbidera ez dadin –gatazkaren konponbidea-eta konsulta egunera behar bezain informatuta hel dadin”, zehaztu du. Egibarrek zehaztu bezala, “prozesu amaieran konsulta egongo da. Akordioa badago, hobe, baina, akordiorik ez badago, baita, besteak beste, blokeo egoeratik irten ahal izateko”. Ildo horretatik, konsulta horren galdera Alderdien Mahaiak adostu behar duela adierazi du eta, zentzu horretan, EAJk betoa jartzerik ez duela onartuko azaldu du. “Eusko Alderdi Jeltzalea gehiengoaren akordio horretan ez badago ere, ez du betorik jarriko. PSOE, berriz, historiak erakutsi bezala, aldeko jarrera erakutsiko du akordioan parte hartzen duen neurrian”, gogoratu du. “Jokaera hori ez da zilegi, ez demokratikoki ezta politikoki ere”, amaitu du.

Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15