Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2007/02/09

EAJ-PNVk ADOSTASUN SOZIAL ETA POLITIKORIK ZABALENA LOR DEZAKEEN EREDU SISTEMAREN ALDE EGITEN DU

“Gaurko eredu sistemari buruz balorazio positiboa egiten dugu, Euskadiko Eskola Kontseiluak osatu berri duen diagnostikoarekin bat etorriz. Era berean, eginiko bidean sakontzeko ekarpenak egiteko prest gaude, euskararen ezagutza eta erabilera mailak areagotu daitezen”, zehaztu du Arantza Aurrekoetxea, EAJ-PNVren Legebiltzarkideak.

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk uste du, hezkuntzarako hizkuntza ereduaz ari garenean, gizarte ereduaz ari garela, eta, beraz, gizarteari kohesioa eman eta bizikidetzan sakontzeko balioko duen eredu sistema eratu behar dugula. “Gizartearen eta gurasoen borondatea kontuan duen eredu sistema nahi dugu eta, zentzu horretan, gizartearen eskaerei erantzuteko prest gaude, interes politikoak alde batera utzita”, nabarmendu du Arantza Aurrekoetxea, EAJ-PNVren Legebiltzarkideak. Alde horretatik, “adostasun sozial eta politikorik zabalena lor dezakeen eredu sistemaren alde egiten dugu”, gehitu du Aurrekoetxeak.

EAJ-PNVk, eredu kopuruak kopuru, euskara eta gaztelaniaren arteko berdintasuna lortzeko eragingo duen eredu sistema eratu behar dela iritzi dio. Horretarako, “egoerarik ahulenean dagoen hizkuntzaren aldeko ekintza positiboa egin beharko dugu, euskararen alde, alegia”, azpimarratu du Arantza Aurrekoetxea legebiltzarkideak. Beti ere, “helburuak eta bitartekoak finkatzerakoan, Euskadiren egoera soziolinguistiko anitza kontuan izanda eta, tokian tokiko ezaugarriak egokitze bidean, malgutasunez jokatuz. Aldaketa bideragarria behar du izan, hizkuntza normalkuntza prozesuek denbora behar baitute”, ñabartu du Aurrekoetxeak.

EAJ-PNVk irakaskuntza eleaniztasuna nahi du, hau da, ikasleek ama-hizkuntzaz gain, hizkuntza ofizialkidea menderatzea nahi du, eta, atzerriko hizkuntzan, gutxieneko ezagutza izatea.

Eusko Alderdi Jeltzaleak balorazio positiboa egiten du oro har orain arte egindakoaz. Gurasoen hautuari esker eta Administrazioak jarritako bitartekoei esker, besteak beste, da elebidunagoa euskal gizartea. Hortaz, “Euskadiko Eskola Kontseiluak osatu berri duen diagnostikoarekin bat gatoz eta, une honetan, eginiko bidean sakontzeko ekarpenak egiteko prest gaude, euskararen ezagutza eta erabilera mailak areagotu egin daitezen.”, amaitu du Arantza Aurrekoetxeak.