Prentsa Aretoa
2006/07/01
EGIBAR: "GATAZKAREN EBAZPENA EUSKAL HERRIA SUBJEKTU POLITIKO BEZALA AINTZAT HARTZETIK ETORRIKO DA"
Uztailaren 1ean Beasaingo Batzokian ospatu den ekitaldi politikoan EAJ-PNVko GBBko lehendakaria eta Eusko Legebiltzarreko bozeramalea den Joseba Egibarrek egun indarrean dagoen esparru juridikoa (lege eta konstituzioa) euskal arazoaren ebazpenerako ezgai eta eznahiko agertu dela esan du. Gobernu espainoleko lehendakariorde eta bozeramale den Mª Teresa Fernández de la Vegaren , “las decisiones adoptadas en el proceso serán dentro de la ley y la Constitución” adierazpenei erantzunez Egibarrek, gaur, Euskal Herrikoa bezalako errealitate nazionalek erabakitzeko gaitasun osodun subjektu politikoak izaten ahalbidetuko zukeen gobernu ezberdinek erakutsi duten demokrazian sakontzeko borondate polítiko faltagatik eredu horrek porrot egin duela agertu du.
Felipe Gonzalezek 1982an Anoetan eta duela bi egun Rodríguez Zapaterok esandakoak antz handia dutela gehitu du. 25 urte pasa direla eta alderdi sozialistak gatazka politikoa konpontzeko ez bokaziorik ez eta erabakirik ez duela dugu ezberdintasuna eta oraingoan Batasunaren erreakzioa erabat ezberdina izan da .
Rodríguez Zapatero jaunak bere adierazpen instituzionalean, Euskadiren etorkizunari buruzko oinarrizko abiaburuak ezartzen ditu. Baina, Zapatero jaunaren iritzi eta irizpide politikoak euskal herritarrok aske eta demokratikoki agertutako borondatearen gainetik al daude? Beste modu batean esanda, Euskal gizartearen borondate eta erabakiak Rodríguez Zapateroren erabaki eta interes politikoen pean egon behar al dute? Nolako hierarkia demokratikoa da hau?
Rodríguez Zapatero jaunak Bai edo Ez batez erantzun behar du hurrengo galdera. “Luzea, gogorra eta zaila” izango den bake eta normalizazio prozesu honen garapenaren ondoren, aditzen edo onartzen al duzu Euskal Herria subjektu politiko berri baten aitorpena sortzearen aukera eta ondorioz bere etorkizuna erabakitzeko aukera? Erantzuna Bai bada normalizazio politikoan izugarrizko pausoa emango dugu, aldiz erantzuna Ez bada, Gobernuko presidenteak esandakoa, gu eroriko ez garen berritsukeria hutsa eta lokartzeko era politiko bat besterik ez da. Antzeko hitzak erabili zituen Felipe Gonzalezek 1982an Anoetako Belodromoan.
Halaber, Batasunaren erreakzio politikoak atentzioa ematen duela esan du. Presidentearen adierazpen instituzionalaren aurrean izan duten erreakzioa eta balorazioa, Egibarren ustez, larregi baikorrak.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15