Prentsa Aretoa
2006/03/24
EAJ-PNVk SU ETEN IRAGARPENAK BAKE PROZESU ETA NORMALIZAZIO PROZESUAK ZABALTZEN DITUELA USTE DU
“Euskal gizartea izan beharko da prozesu hau guztia derrigorrez proposatu beharreko konsulta edo konsulten bidez itxi beharko duena”, gehitu du Joseba Egibarrek.
Joseba Egibar, EAJ-PNV Legebiltzar Taldearen bozeramaileak, garai garrantzitsutzat jo du uneotan bizi duguna, “su eten iraunkorraren iragarpenak bide bikoitza zabaltzen duelako”, bere ustez. “Batetik, bake prozesua finkatzeko lehen pausuei hasiera ematen zaio, eta, aldi berean, gatazka politikoa konpontzeko aukera zabaltzen da”, azaldu du.
Joseba Egibarrek “su eten iraunkorra”ren izendurak 1998an ETAk erabilitako “su eten aldebakarreko, baldintzagabeko eta mugagabea” baino indartsuagoa dela nabarmendu du. ETAk Ipar Irlandako bake prozesuan erabilitako karakterizazio bera darabilela gogoratu du. Zentzu horretan, ETAren su etenak denboran luzatzeko bokazioa duela eta ezker abertzaleak ez duela eskema polítiko-militarretara bueltatuko aurreikusi du.
Normalizazio politikoari dagokionez, bestalde, gatazkaren sustraiari heltzen badiogu eta konponbidearen ildoetan asmatzen badugu, aukera historiko baten aurrean egon gaitezkela adierazi du Egibarrek. “Zintzotasunez eta sendotasun demokratiko berarekin adierazten dugu, gatazka politikoaren konponbideari heldu nahi diogula”, azaldu du, baina, “gatazka politikoa existitzen dela ukatzen duenik ere egon badago”, ohartarazi du jarraian. “Zenbaitsuek autogobernu edo eskuduntza esparruetan kokatzen dute”, gehitu du Joseba Egibarrek.
EAJ-PNVren Legebiltzar Taldearen bozeramaileak zehaztu duenez, “PSOEk euskal gatazka politikoa benetan konpondu nahi badu, jakin badaki, Herri honen erabakitzeko eskubidearen aitortza onartu behar duela, halabeharrez”. Horren harira, Rodríguez Zapaterori, Gobernu espainolaren buruzagitza duen heinean, eskatu dio, uneon bizi dugun aukera galdu ez dezala. “Euskal gizarteak duen erabakitzeko gaitasuna aitortuz, guztion artean, gatazka poltikoa konpontzeko formula asmatu ahal izateko”, zehaztu du.
Prozesua beraren etorkizuna ziurtatzeko, dei berezia egin dio Joseba Egibarrek euskal gizarteari eta euskal herritarrei. Partaidetza eskatu du. « Oraingoa, behin betikoa izan daiten, bakoitzak bere iritzi eta portaeretatik, konpromisoa eta partaidetza beharrezkoa da, bide muturrean, euskal gizarteak bakea izan dezan eta euskal gatazkaren konponbidea denok ezagut dezagun ». Azkenean, « Euskal gizartea izan beharko da prozesu hau guztia derrigorrez proposatu beharreko konsulta edo konsulten bidez itxi beharko duena », ohartarazi du.
Gipuzko Buru Batzarreko presidenteak, bart Radio Euskadiko « Ganbara » saioan eta SERen goizean egindako elkarrizketetan egin ditu adierazpenok.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15