Prentsa Aretoa
2006/02/26
JOSEBA EGIBARREK AZALDU DU, ERABAKITZEKO ESKUBIDEA BEHIN AITORTUTA, BERE EGIKARITZA ADOSTU BEHAR DELA
Gatazka politikoaren konponbidea atzeratzeko asmoz, zenbaitzuek denborak neurtzeko tentaldia izan dezaketela ohartarazi du. “Jarrera horrek ez lioke bake prozesuari onik egingo”, iritzi dio.
Joseba Egibar, Gipuzko Buru Batzarreko presidenteak adierazi duenez, “egun, gizarte osoak ulertzen du, gatazka politikoaren konponbidearen giltza erabakitzeko eskubidean dagoela”. “Gure planteamendua”, gehitu du, « behin erabakitzeko eskubidea aitortuta, eta, aldez aurretik, Euskal Herriaren existentzia bera ere aitortuta, eskubide horren egikaritza adostea litzateke. Horixe proposatuko litzaioke euskal gizarteari”. “Aitor dezatela Euskal Herria subjektu politiko gisa, begi bistakoa baita”, azpimarratu du Joseba Egibarrek.
SER irratiari eskainitako elkarrizketan, Egibarrek, iazko otsailaren 1ean Diputatuen Kongresuan, Lehendakariak, Eusko Legebiltzarraren izenean, gatazka politikoa egon badagoela jasota utzi zuela gogora ekarri du.
Normalizazio politikoari dagokionez, batan batzuek bake prozesua argitara emateko tentaldia izan dezaketela ohartarazi du buruzagi abertzaleak, alegia, ETA adierazpen armatu lez desagertzea, eta, aldi berean, Mahaien eratzeak atzeratzea adostea bilatuko litzateke. Azken finean, “gatazka politikoaren funtsari heltzea atzeratuko litzateke”, gehitu du. Egibarren hitzetan, denbora neurketa horiek normalizazio politikoaren eztabaida atzeratuko lukete eta ez litzaioke bake prozesuari ezertan lagunduko
ETAren balizko su etenaren gainean, EAJ-PNVko Legebiltzar Taldearen bozeramailearen ustez, “zenbait datu aintzat hartuta, argi dago, Deklarazio berri baten ateetan gaudela”. “ETAk azkenaldion komunikabideetara luzatu dituen agiri-zerrenden azkena guztiok itxaroten duguna izan liteke: ETAk aldebakarreko su etena iragartzen dueneko agiria, hain zuzen”, gaineratu du.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15