Prentsa Aretoa
2006/01/17
EAJ-PNV: “GUTXIENGOAK BETE EZEAN, ESTATUT ERREFORMAREN TESTUA ERRETIRATZEA ZENTZUZKOA LITZATEKE”
Joseba Egibarrek gogora ekarri du, kataluniako proiektuaren bizkarrezurra finantziazioa dela, eta, euskal proiektuarena, aldiz, erabakitzeko gaitasuna. “Eremu zeharo desberdinak dira”, gaineratu du.
Joseba Egibar, Gipuzko Buru Batzarreko presidenteak, Kataluniako Legebiltzarrak ezarritako gutxiengoak bete ezean, goitik behera moztuta geldituko den Estatut Erreformaren testua erretiratzea burutsua eta zentzuzkoa litzatekela uste du. Zentzu horretan, “kataluniako nazionalismoak ezin du azken orduko negoziazio batekin belaunaldi baten edo biren garapen politikoa arriskuan jarri. Kaskarragoa hautatu baino hobe litzateke dagoenarekin gelditzea”, azaldu du. Joseba Egibarren iritziz, “egoeraren aurrean, kataluniako nazionalismoak berezko diskurtsoa ezin hobeki garatzeko modua izango luke, zera esanez: ez dugu onartzen, hauxe da gure muga”.
Herri Irratiari eskainitako elkarrizketan, Joseba Egibarrek gogora ekarri ditu Zapatero beraren adierazpenak; Estatut Erreformaren Proiektua “zilarra bezain distiratsuagoa” utziko zuela adierazi zuenekoa eta sabai konstituzionala mugatua zela adierazi zuenekoa, hain zuzen.
Estatuan Kataluniako eztabaidak izan dezaken eraginaz galdetuta, irakurketa zeharo desberdinak egin daitezkela nabarmendu du Joseba Egibarrek. “Rodriguez Zapaterori kataluniako gaia erabat itxita uztea interesatzen zaiola uste lezake batek baino gehiagok, gero, euskal gatazkari, bestelako ikuspegi eta lasaitasun batekin heldu ahal izateko”, zehaztu du. Horren harira, Joseba Egibarrek gogorarazi du, “Kataluniako Estatutuari sabaia ezarri diona Zapatero bera izan dela eta, antza denez, sabaiak ezartzen ditu, era berean, albokoei”. Edozein modutan, EAJ-PNVren Legebiltzar Taldearen bozeramailearen iritziz, Zapaterok Gernikako Estatutuaren Erreformarako negoziazio-mahaia irekitzeko egundoko aukera galdu zuen, Madrilgo Kongresuak Eusko Legebiltzarrak gehiengo osoz onatu zuen Proiektua ukatu zuenean.
Kataluniako Estatut-aren eta Eusko Legebiltzarren onartutako Proiektuaren arteko antzekotasunez galdetuta, bestalde, eremu zeharo desberdinak direla azaldu du buruzagi jelkideak. “Kataluniako proiektuaren bizkarrezurra finantziazioa da, eta, euskal proiektuarena, aldiz, erabakitzeko gaitasuna, autodeterminazio eskubidea, hain zuzen”, gaineratu du Joseba Egibarrek.
Bukatzeko, Estatut-aren erreformak eta Maragall berak, PSOEri eta Zapatero berari ere “hasieran espero zituzten baino arazo gehiago sortarazten ari dira” azpimarratu du. Bere ustez CIUren eta ERCren presioaren bitartez PSOEk onartu lezakeen baino President katalanistagoa dagoelako Generalitatean. “Bai PSOEk baita alderdi nazionalistek ere krisi honen ebazpenean erabaki garrantzitsua hartu behar dute, aurrera jarraitu edo egitasmoa erretiratu, modu itunduan.”
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15