Berriak

Eusko Legebiltzarra

2016/12/12

Eusko Legebiltzarrean sortutako hamalau batzordeetako bosten presidentea izango du EAJ-PNVk

Jeltzaleek ondorengo batzordeen presidentziak hartuko dituzte: Erakunde, Segurtasuna eta Gobernantza, Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Giza Eskubideak eta Berdintasuna, EITBren Kontrola eta Europako Gaiak eta Kanpo Harremanak.

Eusko Legebiltzarra

2016/12/07

Beltran De Herediak, Tapiak eta Erkorekak legebiltzarkide izateari uzteko aktak aurkeztu dituzte

Sailburuek dagoeneko aurkeztu dute Eusko Legebiltzarraren erregistroan legebiltzarkide-aktari uko egiteko idatzia. Euren aulkiak hartuko dituzte Estibalitz Larraurik, Maialen Gurrutxagak eta Begoña Otalorak.

Eusko Legebiltzarra

2016/12/05

Egibar: “Ekonomia Itunak mekanismoren bat behar du akordioa behar den guztietan Estatua negoziatzera derrigortzeko"

Eusko Legebiltzarreko EAJ-PNV legebiltzar taldeko bozeramaile eta GBBko presidente Joseba Egibarrek uste du Euskadiko Ekonomia Ituna indartu behar dela Espainiako estatuak errespetatua izan dadin; era berean ohartarazi duenez PPk Madrilen aurrekontuak onartu ahal izateko "EAJrekin elkarrizketa bideren bat ireki nahi badu, bide bat dauka markatuta: euskal agenda"

Eusko Legebiltzarra

2016/11/29

EAJ-PNVk eta PSE-EEk Bizikidetza eta Autogobernu Ponentziak sortzea eskatu dute Eusko Legebiltzarrean

Legez besteko bi proposamen aurkeztu zituzten bi taldeek Ganberan iragan ostiralean, bizikidetza eta memoriari eta Autogobernuaren eguneratzeari buruzko lanak aktibatzeko.

Eusko Legebiltzarra

2016/11/24

Egibar: “Hitz egin eta adostu beharra dago, gure hiztegitik beto-baldintzak baztertuta”

Joseba Egibar bozeramaile jeltzalearen iritziz, legegintzaldi berrira begira, aurrera egin eta konpondu bezalako aditzak elkarrekin lotuta egon beharko dira. “Gizarteak eskertuko du ondo daukaguna sendotzea eta badaukaguna berritzea, gure hiztegitik beto-baldintzak baztertuta”, adierazi du.

Eusko Legebiltzarra

2016/11/23

Euskadiren erronkei aurre egiteko modua “egiaztatutako esperientziatik” erakutsi du Urkulluk, Egibarren ustez

Bozeramaile jeltzaleak esan du Urkullu lehendakarigai jeltzaleak “esperientzia kontrastatutik” azaldu duela herritarren aurrean nola egingo dien aurre Euskadiren erronkei nagusiei: enplegua eta ekonomiaren hazkundea; zerbitzu publikoak; bakea eta bizikidetza; eta autogobernua.

Eusko Legebiltzarra

2016/11/23

Urkulluk balioan jarri du EAJ-PSE akordioa eta legebiltzar-talde guztiei eskua luzatu die “akordioetara iristeko beharraren aurrean”

Inbestidura-hitzaldian, “enplegu gehiago eta hobea” sortzeko helburuan ezarri du Lehendakariak legegintzaldi berriko lehentasuna.

Eusko Legebiltzarra

2016/11/18

EAJ-PNVk Urkullu Lehendakari izateko hautagaitza erregistratu du Legebiltzarrean

Joseba Egibar legebiltzar-taldearen bozeramaileak ziurtatu duenez, “hautagaitza aurkeztu dugu Urkullu Lehendakari izan dadin, eta ez inbestidura-eztabaida egite hutsagatik”.

Eusko Legebiltzarra

2016/11/15

Demokrazia Zuzen Modernoari buruzko Foro Globaleko ordezkaritzari harrera egin dio Legebiltzarreko Mahaiak

Hurrengo lau egunetan, Donostian, mundu osoko adituek euren iritziak azalduko dituzte herritarren parte-hartzea eta zuzeneko demokraziaren inguruko gaiei buruz.

Eusko Legebiltzarra

2016/11/11

Iturratek memoria inklusiboa eraikitzeko deia egin du, indarkeriarik gabeko etorkizuna bermatuko duena

Atzo Memoria Eguna ospatu ondoren, legebiltzarkide jeltzaleak biktima guztiak oroitzeko beharra nabarmendu du, indarkeriaren jatorria edozein dela ere. “Guztiek dituzte eskubide berberak”.

Eusko Legebiltzarra

2016/11/10

Azaroaren 23 eta 24an izango da Urkullu Lehendakari izendatzeko saioa

Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko Presidenteak jakinarazi du Lehendakaria izendatzeko data. Azaroaren 23an, asteazkenarekin, ekingo diote bilkurari. Bilkura horretan, Iñigo Urkullu berriro Lehendakari izateko hautagaiak hitzaldia egingo du.

Eusko Legebiltzarra

2016/11/10

EAJ-PNVk “Memoria Eguna” ospatu du Eusko Legebiltzarrean

Gasteizko Ganberak herritarrei eskatu die “ez dezatela iragana ahaztu, ezta gure gizarte osoak jasandako ondorio lazgarriak, eta bereziki biktimek jasandakoak. Biktima horien minaren eta pairamenaren injustizia aitortzea beharrezkoa da, eta eurei elkartasuna, gertutasuna, egia, aitormena eta erreparazioa zor dizkiegu”.