Prentsa Aretoa
2016/12/07
Beltran De Herediak, Tapiak eta Erkorekak legebiltzarkide izateari uzteko aktak aurkeztu dituzte
Sailburuek dagoeneko aurkeztu dute Eusko Legebiltzarraren erregistroan legebiltzarkide-aktari uko egiteko idatzia. Euren aulkiak hartuko dituzte Estibalitz Larraurik, Maialen Gurrutxagak eta Begoña Otalorak.
Eusko Jaurlaritzako sailburu izendatu berriek, Estefania Beltran de Herediak, Arantxa Tapiak eta Josu Erkorekak, Euskal Ganberako Erregistroan Eusko Legebiltzarreko kide izateari uzteko aktak formalizatu dituzte. Segurtasuneko, Garapen Ekonomiko eta Azpiegituretako eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko arduradunek legebiltzarkide-izaera hartu zuten eta utzi egin dute. Ondorioz, beren eserlekuak hartuko dituzte EAJ-PNVk hauteskunde autonomikoetan aurkeztutako zerrendetako hurrengoek, Bizkaian salbu, non Aitziber Irigorasek aktari uko egin dion Durangoko alkatetzan jarraitze aldera. Legebiltzarkide berriak izango dira Estibalitz Larrauri (Araba), Maialen Gurrutxaga (Gipuzkoa) eta Begoña Otalora (Bizkaia). Abenduaren 15ean, ostegunarekin, izango den osoko bilkuran hartuko dituzte euren aulkiak.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15