Prentsa Aretoa
2016/12/15
EAJ-PNVk, EH Bilduk eta Podemosek beren elkartasuna eta babesa erakutsi diete Kataluniako erakundeei
Kataluniako erreferendumerako deialdia geldiarazteko Konstituzio Auzitegiaren erabakiaren ondoren, hiru legebiltzar-taldeen bozeramaileek adierazpen bat adostu dute, kataluniar herriaren adierazpen libre eta demokratikoa errespetatzea eta aitortzea eskatzeko.
EAJ-PNVk, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek beren babesa eta elkartasuna adierazi diete Carme Forcadell Parlament-eko presidenteari, Generalitateko Gobernuari eta Katalunia osoari. Konstituzio Auzitegiaren erabakia ezagutu ondoren egin dute adierazpena, horrek geldiarazi egin nahi baitu “Kataluniako Herriak duen eskubidea bertako gehiengoaren borondatea libre eta demokratikoki adierazteko Estatu espainolarekin duen harremanari dagokionean”. Konstituzionalaren jarrera zentsuratzailea dela adierazi dute, eta horren ondorioz Parlament-eko presidenteak Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusian deklaratu beharko du, “printzipio demokratikoa eta Parlament-aren gehiengoaren erabakia lehenesteagatik”.
Hiru legebiltzar-taldeetako bozeramaileek elkarrekin irakurri duten adierazpenean, sinatzaileek argi utzi nahi izan dute Kataluniako Parlament-ak abiatutako prozesu politiko eta demokratikoak “errespetua eta aitortza merezi duela, kataluniar herriaren gehiengoaren borondate demokratikoaren adierazpen gisa, bere etorkizun politiko kolektiboa zehazteko helburuaz”. Adierazpenaren arabera, herriek zilegitasun demokratikoa dute beren etorkizuna erabakitzeko, eta herritarrek demokratikoki adierazi eta erabakitzen dutena izan behar da muga.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15