Berriak
BERRIA
2024/11/28
EAJ-PNVk konpromisoa agertu du Ertzaintzak erabiltzen duen ekipamendua eta materiala eguneratzeko
Jon Andoni Atutxak, Segurtasun arloko bozeramaile jeltzaleak, gogorarazi du material berrien erosketari buruzko erabakiak irizpide teknikoen arabera hartu behar direla, eta langileekin batera.
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
EAJ-PNVk azpimarratu du Euskadin gazteek etxebizitza eskuratzea errazteko neurrien anbizioa
Jonatan Moreno legebiltzarkide jeltzaleak Pradales Lehendakariak bultzatutako ekimenak nabarmendu ditu: alokairu merkeko 7.000 etxebizitza berri, erdiak gazteentzat; 12 urteren buruan 50.000 etxebizitza alokatzeko parke publikoa izatea; eta erosteko eta alokatzeko abal berriak
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
EAJ-PNVk babestu du seme-alabak zaintzeko familientzako laguntzak eta amatasun- eta aitatasun-baimenak zabaltzea
Irina Rabalo legebiltzarkide jeltzaleak nabarmendu du Euskadiko erronka demografikoari aurre egiteko Pradales Lehendakariak iragarritako neurriak
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
EAJ-PNVk eta PSE-EEk EH Bildurekin adostu dute urtea amaitu baino lehen Euskadin energia berriztagarriko instalazioak zabaltzeko plana onartzea
Hiru alderdiek batera eskatu diote Eusko Jaurlaritzari arindu ditzala planaren epeak, jasangarritasun-printzipioak modu guztietan errespetatuz: ingurumena, gizartea eta prozedura
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
EAJ-PNVK babestu du ehizak eta ehiztariek egiten duten ingurumenaren kontserbazio-lana
Alderdi jeltzaleak ekimena adostu du Legebiltzarrean belaunaldiarteko erreleboa erraztu eta kolektiboaren beharrizanak aztertze aldera
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
EAJ-PNVk euskararen defentsa irmoa berretsi du administrazio publikoetan erabilera bermatzeko eta sustatzen jarraitzeko
Gorka Alvarez: "Euskara mehatxu gisa ikusten dutenek eta helegiteekin eta epaiekin erasotzen dutenek aurrean izango gaituzte gure Autogobernua eta arauak defendatzen"
Eusko Legebiltzarra
2024/10/11
Marijo Etxegoien, EAJ-PNVren legebiltzarkide berria
Emakundeko teknikaria eta zuzenbidean lizentziatua, María Eugenia Arrizabalaga ordezkatu du Eusko Legebiltzarrean
Eusko Legebiltzarra
2024/10/10
EAJ-PNVk eskatu du automobil-parkearen berrikuntza sustatzeko euskal plan bat, horren bidez isurketak murrizteko
Mikel Arruabarrena legebiltzarkide jeltzaleak defendatu du estrategiak kontuan hartu behar dituela euskal herritarren erosteko ahalmena eta ekoizpen-ehuna, automobilgintzaren presentzia handiarekin
Europako Legebiltzarra
2024/10/10
EAJ-PNVk eta PSE-EEk babestu egin dute Segurtasun Sailak 2027. urterako 8.000 ertzain lortzeko hartu duen konpromisoa
Zupiria sailburuak iragarritako helburu bera duen ekimena adostu dute jeltzaleek eta sozialistek PPrekin
Eusko Legebiltzarra
2024/10/03
EAJ-PNVk eta PSE-EEk PP gehitu dute Osakidetzan itxaronaldiak murrizteko Talka Planaren akordiora
Jeltzaleek eta sozialistek beste akordio handi bat lortu dute oposizioarekin osasun arloan, bigarrena astebetean, itxaron-zerrenda kirurgikoak, proba diagnostikoak, kanpo-kontsultak eta bideratze kontsultak edo espezialistenak arintzeko neurri espezifikoak hartzeko, gehien behar duten zentroak lehenetsiz
Eusko Legebiltzarra
2024/10/03
Joseba Díez Antxustegik komunikabideen autonomia defendatzen du eta egiarekiko konpromisoa eskatzen du buloen aurka borrokatzeko
EAJ-PNVko talde parlamentarioaren bozeramailearen ustez, "desinformazioak eta ‘fake news‘ "delakoak ez zabaltzea eta, batez ere, ez sortzea da politikatik egin behar dugun lehenengo gauza"
Eusko Legebiltzarra
2024/09/26
EAJ-PNVk eta PSE-EEk hauteskunde-akta guztiak argitaratzeko eskatu diete Venezuelako agintariei Eusko Legebiltzarrean, Nazioarteko Komunitateak egiazta ditzan
Legegintzaldia jeltzaleek eta sozialistek aurkeztutako ekimen batekin hasi da, Venezuelan demokrazia berrezartzeko eta egungo krisi humanitario eta sozioekonomikoa konpontzeko bide bakarra Venezuelako herriaren borondatea errespetatzea dela aldarrikatuz

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS



















