Prentsa Aretoa
2024/11/28
EAJ-PNVk konpromisoa agertu du Ertzaintzak erabiltzen duen ekipamendua eta materiala eguneratzeko
Jon Andoni Atutxak, Segurtasun arloko bozeramaile jeltzaleak, gogorarazi du material berrien erosketari buruzko erabakiak irizpide teknikoen arabera hartu behar direla, eta langileekin batera.

EAJ-PNVk Ertzaintzako langileen baliabide teknikoak eta defentsa eguneratzeko eta Segurtasun Sailak bultzatutako Ertzaintzaren Modernizazio Planarekin konpromisoa agertu du gaur goizean. Eusko Legebiltzarraren gaur goizean egindako Osoko Bilkuran, talde jeltzaleak Segurtasun zerbitzu publikoa emateko beharrezkotzat jotzen diren material beharrak egokitzea babestu du, “delitu moten bilakaera eta berrikuntza teknologikoan izandako aurrerapenak kontuan hartuta”. Eta beti “profesionalekin eta polizia-sindikatuekin hitz eginez”.
Jon Andoni Atutxa EAJ-PNVko legebiltzarkideak osoko bilkuran laburbildu duenez, “Segurtasun Sailaren, alderdi teknikoaren eta langileen arteko elkarrizketarekin jarraitzearen alde egiten du akordioak, Ertzaintzaren ekipamendua eguneratzeko”. “Neurri horiek guztiak beharrezkoak dira zerbitzu publikorik onena emateko eta Euskadin pertsona guztien segurtasuna bermatzeko”, nabarmendu duenez.
Material modernoagoak erostearen aldeko apustua egiteaz gain, EAJ-PNVren talde parlamentarioak nabarmendu nahi izan du "hauek erabiltzeko formakuntzak” eta “erabiltze arauak” ezartzeak, garrantzi handia duela.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2025/02/06
Eusko Legebiltzarra
2025/01/10
Eusko Legebiltzarra
2024/12/31
Eusko Legebiltzarra
2024/12/20
Eusko Legebiltzarra
2024/12/19
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/02/08