Berriak

BERRIA

2005/06/06

Izaskun Bilbao: "Bakerako bidean estuasunak eta zailtasunak aurkituko ditugun arren, aurrera egiteko urratsak eman behar ditugu"

Izaskun Bilbao Eusko Legebiltzarraren lehendakariak ETBn eskaini duen elkarrizketan adierazi duenez "bakerako bidean estuasunak, zailtasunak eta ahalegin zapuztuak aurkituko ditugun arren, aurrera egiteko urratsak eman behar ditugu".

BERRIA

2005/06/03

Bilbaok eskatu du Gobernuak Kantauriko arrantzaleei jaramon egiteko, denen artean haien arazoak konpon daitezen

Eusko Legebiltzarraren lehendakari Izaskun Bilbaok adierazi du "Gobernu Zentralak bokartaren arrantzari dagokionez sortu diren arazoei jaramon egitea" gustatuko litzaiokeela; izan ere, “ziur asko egun ez gara konturatzen gai horrek dimentsio handia izan dezakeela, baina egunen batean horren guztiaren ondorioak izugarriak izan daitezke ".

BERRIA

2005/06/02

Izaskun Bilbao: “Eusko Legebiltzarra kristalezko kubo bilakatzea nahi nuke”

Izaskun Bilbaok, Eusko Legebiltzarraren lehendakariak, hitzaldi batean adierazi duenez, “ Eusko Legebiltzarra kristalezko kubo bilakatzea nahi nuke, esparru horretan politikariek informazio osoaren berri eman ahal izan dezaten eta hiritarrek gure kudeaketa baloratzen eta, are, iradokizunak egiten, parte hartu ahal izan dezaten

BERRIA

2005/05/31

Eusko Legebiltzarrak astebete atzeratu du taldeak sortzeari buruzko erabakia

Legebiltzarreko taldeak eratzeari buruzko erabakia astebete atzeratzea ebatzi du Eusko Legebiltzarraren Mahaiak, Ezker Batua-Berdeak alderdiak talde propioa eratzeko aukerari buruzko akordio batera iriste aldera.

BERRIA

2005/05/31

Rubalkaba: "Denek izan behar dute beren ahots propioa Legebiltzar honetan"

Jose Antonio Rubalkaba Eusko Legebiltzarraren Eusko Abertzaleak Taldearen presidenteak Radio Euskadiri eskaini dion elkarrizketan esan duenez "taldeek indar handiagoa izan beharko lukete Legebiltzar honetan eta denei eman behar zaie beren ahots propioa izateko aukera".

BERRIA

2005/05/27

EAJk EBri aldi baterako utziko dizkio bi legebiltzarkide, azken honek talde propioa izan dezan

EAJk  bi legebiltzarkide utziko dizkio aldi baterako Ezker Batua-Berdeak alderdiari, azken alderdi honek Eusko Legebiltzarrean bere talde propioa izateko aukera izan dezan hasi berria den legegintzaldi honetan.

BERRIA

2005/05/25

Egibar: "Beharrezkoa zen zenbait alderdi politikoen atzean zegoen sentsua zein zen ezagutzea"

ETB2-n eskaini duen elkarrizketan Joseba Egibar GBBren presidenteak Legebiltzarraren mahai eta lehendakariaren konfigurazioaz adierazi duenez "beharrezkoa zen zenbait alderdi politikoen atzean zegoen sentsua eta nahia zein zen ezagutzea".

BERRIA

2005/05/24

EGIBAR: "PROPORTZIONALITATE PRINTZIPIOA HANKAZ GORA UTZI ZUTEN BETO PERTSONALA EZARTZEAN"

En referencia a la gobernabilidad, señala que “vamos a tener que pactar necesariamente con todos los grupos que se avengan a un escenario de negociación”.

BERRIA

2005/05/10

EGIBAR: “LEGEBILTZAR TALDE BAKOITZAREN ORDEZKARITZA ERRESPETATU BEHAR DA. OINARRIZKO PRINTZIPIO DEMOKRATIKOA DA”

Legebiltzar Talde bakoitzak egiten duen proposamena errespetatzearen alde agertu da Joseba Egibar eta “betorik ez dela nahi” gaineratu du.

BERRIA

2005/05/06

Eusko Legebiltzar Taldeak Franco garaiko andereñoen jubilazioaren gaineko Lege Proposamena aurkeztu du

Diputatuen Kongresuko Eusko Legebiltzar Taldeak Franco garaiko andereñoei Gizarte Segurantzaren babes ekonomikoa eman ahal izateko Lege Proposamena aurkeztu berri du Diputatuen Kongresuan.

BERRIA

2005/04/29

Atutxa, Knörr eta Bilbaok epaitu behar dituen Epaiketa-gela errefusatu eta auziaren etetea eskatu dute

Sozialista Abertzaleak legebiltzar taldea desegiteko agindua ez betetzeagatik salatuak dauden Juan María Atutxa (EAJ), Gorka Knörr (EA) eta Kontxi Bilbao (EB) Eusko Legebiltzarraren mahaikideek, epaitu behar dituzten hiru magistratuak onartuak izan ez daitezen eskatu dute, eta horrekin batera auzia etetea.