" />
Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2005/05/31

Rubalkaba: "Denek izan behar dute beren ahots propioa Legebiltzar honetan"

Jose Antonio Rubalkaba Eusko Legebiltzarraren Eusko Abertzaleak Taldearen presidenteak Radio Euskadiri eskaini dion elkarrizketan esan duenez "taldeek indar handiagoa izan beharko lukete Legebiltzar honetan eta denei eman behar zaie beren ahots propioa izateko aukera".

rss Ezagutzera eman
Rubalkaba:

ARGAZKIA JAITSI

Rubalkabak azaldu nahi izan du bere alderdiak EBri bi legebiltzarkide ematen badizkio, azken honek talde propioa eratu ahal izateko aukera izango duela, izan ere, momentu honetan hiru legebiltzarkide baino ez baititu. Modu berean, Aralar taldeari ere talde propioa izateko aukera ematen zaio. Ekimen hau EA-k babestu beharko luke Legebiltzarraren Mahaian aurrera atera ahal izateko.

"Diputatuen Kongresuan berariaz azaltzen den egoera da eta ondo araututa dago. Gure asmoa zera da: talde guztiek bere ahotsa izan dezaten eta lanari ahalik eta ondoen ekin diezaioten" esan du.

Buruzagi jeltzaleak azaldu duenez "araudiaren arabera taldeak bost legebiltzarkiderekin era daitezke eta egoera horretan manten daitezke erdia galtzen ez badute, hau da, hirurekin geratzen badira".