Legebiltzarreko taldeak eratzeari buruzko erabakia astebete atzeratzea ebatzi du Eusko Legebiltzarraren Mahaiak, Ezker Batua-Berdeak alderdiak talde propioa eratzeko aukerari buruzko akordio batera iriste aldera.

" />
Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2005/05/31

Eusko Legebiltzarrak astebete atzeratu du taldeak sortzeari buruzko erabakia

Legebiltzarreko taldeak eratzeari buruzko erabakia astebete atzeratzea ebatzi du Eusko Legebiltzarraren Mahaiak, Ezker Batua-Berdeak alderdiak talde propioa eratzeko aukerari buruzko akordio batera iriste aldera.

rss Ezagutzera eman
Eusko Legebiltzarrak astebete atzeratu du taldeak sortzeari buruzko erabakia

ARGAZKIA JAITSI

Eusko Legebiltzarraren lehendakari Izaskun Bilbaok azaldu duenez, “aukera hori gauzatzeko modukoa izango litzateke, baldin eta Araudia eraberritzen bada eta taldeek horretarako jarrera ona erakusten badute; dena den, aldarazpen hori ezin burutu izango da harik eta inbestidura-saioa egin arte, hots, biltzarrak egiteko epealdia hasi arte”.

Hori dela eta, Bilbao “akordio politikoa” iristearen alde agertu da, behin Araudia eraberritu ondorik taldeak eratu ahal izateko. Legebiltzarraren lehendakariak eskerrak eman zizkien talde politikoen ordezkariei Ganberaren zuzendaritza-organoak goizean egin duen bileran erakutsitako “talanteagatik”, zeren eta “denek zintzotasunez jarri baitituzte mahai gainean posizio guztiak”.