Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2005/05/17

EGIBAR: "GAUR AGERIAN GERATU DA ATUTXAREN AURKAKO BETO PERTSONALA DAGOELA"

rss Ezagutzera eman
Joseba Egibarrek gaurko bilkuratik egiaztapen bat eta ondorio bat atera daitezkeela azpimarratu du. Egiaztapena: atzoko bederatzi boto zuriak gaur boto baliogabeak bilakatu direla. Ondorioa: “zalantzarik egotekotan, egiaztatu da Atutxari egiten zaiola beto pertsonala”.

PSEri dagokionez, Egibarrek azpimarratu du “beste batzuek beto pertsonala ezkutatzen dute adostasunen eta gehiengoari errespetuaren aldarrikapenean.” Horrela, “EAJri onartzen badiote, Legebiltzarreko presidenterako hautagaia proposatzearen eskubidea baina ez badute onartzen hautagaia Juan Mari Atutxa izatea, azalean geratzen dena beto pertsonala da”. “Gaurkoan batzuek garbi adierazi dute boto-txarteletan, besteek aldiz adostasunen aldarrikapenetan ezkutatu dute”.

“EAJk ez du inoiz beto pertsonalik ezarri” azpimarratu du. Baita ez dela aurrekari egokia “herriaren borondatearen islada izan behar duen Legebiltzar batentzako, non bake eszenatoki bat sortu nahi dugun, hautesleen botoen bidez aukeratu diren ordezkarien beto pertsonalekin hastea”.

Egibarrek uste du, honekin EAJ lotsarazi nahi dutela eta, honen inguruan, jakitun direla, EAJ/PNV-EA koalizioak 29 legebiltzarkide batzen dituela, baina ez ditzaten nahastu printzipioak eta betoak.

PSEren eskaintzari erantzunez, 2 kandidatuak erretiratu eta adostasun mahai bat eratzea, esan du, alderdiak postura ofiziala azalduko duela. Nahiz eta esan duen PSEk bide zuzenak dituela EAJrekin hitz egiteko. “ Menos escenificación y mas entrar en el grano “ nabarmenduz bukatu du.