Prentsa Aretoa
2005/05/24
EGIBAR: "PROPORTZIONALITATE PRINTZIPIOA HANKAZ GORA UTZI ZUTEN BETO PERTSONALA EZARTZEAN"
En referencia a la gobernabilidad, señala que “vamos a tener que pactar necesariamente con todos los grupos que se avengan a un escenario de negociación”.
Herri Irratirako egindako elkarrizketa batean, EAJko bozeramleak gogoratu du, proportzionalitatea errespetatzea zela, legebiltzarrerako mahai eratzeko hasierako planteamendua. Hau guztia hankaz gora geratzen da beto pertsonala agertzen denean, blokeo egoera bat sortuz.
EHAKren jarreraren inguruan Egibarrek azpimarratu du “ hasieratik bazekiten gure botoak izango zituztela eskema errespetatzekotan”, jarraian zehaztuz “legebiltzarrean EAJko kide bati betoa jarri behar badiozue ez gero gure botoen zain egon; eta zuen bederatziak ez dira nahikoak mahaian leku bat izateko”. Bere eritziz, “beto pertsonala edo politikoa bestelako arduren gainean jarri zuten, azkenean ez omen zitzaien gehiegi larritzen mahaian presentzia izatea edo ez. Lehentasuna Juan Mari Atutxari betoa zen".
Galdetu diotenean bizi izandako blokeoa EAJren ahuleziaren adierazgarri den zera azpimarratu du: “ahulezia ematen duena agian indarra bilakatu daiteke beste alderdiekin akordioetara heltzeko duzun gaitasunen arabera”. “Norbanakoak aztertu beharko ditu bere indarrak. “Eta gu gurearen jakitun gara. Koalizioak 29 boto ditu eta gehiengo absolutua 38 boto dira” gaineratu du. Horrela gobernatzeko “negoziaziorako prest agertzen diren taldeekin akordioetara heldu beharko gara”, eta baketzea eta normalizazio politikoa erdiesteko “egitasmoen zehaztapenera jo beharko dugu, aurreko legealdian Estatutu Politiko Berriaren proposamena testu artikulatuan gauzatu genuen bezala”.
Bestalde, Juan Mari Atutxaren ibilbidearen koherentzia eta printzipioei leialtasuna azpimarratu du. Bukatzeko Izaskun Bilbao izendatu berri den presidentean bere konfiantza osoa agertu du.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15