Eusko Legebiltzarraren lehendakari Izaskun Bilbaok adierazi du "Gobernu Zentralak bokartaren arrantzari dagokionez sortu diren arazoei jaramon egitea" gustatuko litzaiokeela; izan ere, “ziur asko egun ez gara konturatzen gai horrek dimentsio handia izan dezakeela, baina egunen batean horren guztiaren ondorioak izugarriak izan daitezke ". " />
Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2005/06/03

Bilbaok eskatu du Gobernuak Kantauriko arrantzaleei jaramon egiteko, denen artean haien arazoak konpon daitezen

Eusko Legebiltzarraren lehendakari Izaskun Bilbaok adierazi du "Gobernu Zentralak bokartaren arrantzari dagokionez sortu diren arazoei jaramon egitea" gustatuko litzaiokeela; izan ere, “ziur asko egun ez gara konturatzen gai horrek dimentsio handia izan dezakeela, baina egunen batean horren guztiaren ondorioak izugarriak izan daitezke ".

rss Ezagutzera eman
Bilbaok bere elkartasuna erakutsi die “Bermeoko herriari, Lekeitiokoari eta Kantauri itsasoan arazo hori jasaten ari diren herri guztiei, zeren arazoa ez baita ontziak portuan geratzea eta arrainik ez harrapatzea; arazoa da horren guztiaren atzean herri bat dagoela, portuan lan egiten duen jendea, kontserba-fabriketan lan egiten duen jendea, arazo hori gertutik sufritzen duena".

Izaskun Bilbaok, aurreko legegintzaldian Nekazaritza eta Arrantza batzordearen lehendakaria izan zenak, gogorarazi du Ganberak proposamena planteatu zuela Arcachongo akordioaren gainean. Proposamen horrek salatzen zuenez, akordioak ez dio "euskal sektoreari, ezta Kantauri itsasoko sektore osoari ere inolako onurarik ekartzen”.