Prentsa Aretoa
2024/06/20
Joseba Díez Antxustegik Pradalesen etorkizuneko proiektuaren anbizioa txalotu du eta Euskadik aurrera egin dezan akordioak lortzeko EAJ-PNVren prestutasuna erakutsi du
Talde parlamentario jeltzalearen bozeramaileak adierazi du inbestidurako saioan “Gobernu proiektu bakarra ikusi da: EAJ-PNV eta PSE-EErena, Imanol Pradales buru duena”
EAJ-PNVko bozeramaileak Eusko Legebiltzarrean, Joseba Díez Antxustegik, gaur ospatutako inbestidurako saioan Lehendakari izateko hautagai Imanol Pradalesek azaldu duen anbizio handiko etorkizuneko proiektua nabarmendu du. Bere hitzaldian, Díez Antxustegik azpimarratu du "Pradalesek egindako lana diagnostiko sakon bat, asmo handiko programa bat eta neurri zehatz batzuk adosteko, euskal gizartearen beharretara eta eskaeretara egokituak". Era berean, Legebiltzarra osatzen duten taldeei eskua luzatu die akordioak lortzeko gonbita eginez, “Euskadi aurrera egin dezan”, aldi berean gogorazi du "lider ausartekin" bakarrik egingo duela.
Joseba Díez Antxustegiren diskurtsoaren zati handi bat Imanol Pradalesek goizean aurkeztutako Gobernu programaren balorazioan oinarritu da, eta EAJ-PNV eta PSE-EEren arteko akordiotik sortu dena. “Proiektu ausarta eta liluragarria da. Etorkizunera begira dago, herrialde ikuspegia du, gobernu programa eta jarrera politikoa”, laburbildu du Díez Antxustegik. “154 konpromiso sinatu dira, horiek artikulatzeko 700 ekimen baino gehiago, argi eta garbi argitaratuta eta aurkeztuta, kontuak emateko prozedurak barne”.
EAJ-PNVko bozeramaileak, halaber, XIII. Legegintzaldiaren testuingurua azaldu nahi izan du: EAJ-PNV izan zen indar bozkatuena 372.456 babes lortuta azken hauteskunde autonomikoetan, eta Eusko Legebiltzar bat osatu zen, euskal gizartea bezala, anitza dena.
Aniztasun horrek, hain zuzen ere, “ikuspegi kolaboratiboa izatea eskatzen digu. Imanol Pradalesek batasunean eta lankidetzan oinarritutako proposamena egin du”, azaldu du Díez Antxustegik. Lankidetza hori instituzionala izan behar du, baina baita ekonomia ehunarekin eta hirugarren sektorearekin ere.
Imanol Pradales hautagaiak, gainera, “herritarren eskaera eta beharrei erantzuteko konpromiso eta ekimen zehatzak dituen programa landu du. Osasuna, ekonomia, industria, gizarte politikak, segurtasuna edo euskararen sustapena”, zerrendatu du Díez Antxustegik.
EAJ-PNVren talde parlamentarioak Legegintzaldian zehar Ganberako gainerako taldeekin akordioak lortzeko borondatea adierazi du. “Eskua luzatuko dugu, gizarte zibila entzungo dugu, oposizioa, akordioak bilatzeko elkarrizketatuko gara. Baina akordioa ez dugu berez helburu gisa ulertzen, hobetzeko eta aurrera egiteko tresna gisa baizik. Herrialde hau eraikitzen jarraitzeko akordioak nahi ditugu, bai, baina inola ere ez politikaren norabidea aldatzeko”.
Galdera gehiago erantzunak baino
Pradalesen proiektu eraldatzailea da Euskadik behar duena, Joseba Díez Antxustegiren arabera. "Euskadi ezin dute zuzendu eslogan hutsak, esaldi eginak, oso ondo entzun daitezkeen baina errealitatearen gainetik hegan egiten duten eta herritarren arazoetan inoiz lur hartzen ez duten kontzeptu filosofikoak besterik ematen ez dituztenek. Gaur goizean, alde batetik, etorkizuneko Lehendakari bat ikusi dugu, datozen 4 urteetarako aurkezten duen programa bat aletzen. Eta bestetik, gaur hasi eta amaitzen den diskurtsoa duen hautagai bat, diskurtso iragankor batekin".
Izatez, EAJ-PNVko bozeramaileak Pradalesen eta Otxandianoren hautagaitzen arteko aldea ere nabarmendu du bere diskurtsoan. “Zure interbentzioak galdera gehiago utzi dizkit erantzunak baino”, adierazi dio EH Bilduko hautagaiari, haren irizpide aldaketa etengabeak eta planteamendu zehatzen falta egotziz. “Zein da zure proiektua? Gaur ez diguzu batere aurkeztu. Imanol Pradalesen programa eztabaidatzera etorri zara. Bi herrialde eredu daudela erakutsi beharrean, erakutsi duzu Gobernu proiektu bakarra dagoela: EAJ-PNV eta PSE-EErena, Imanol Pradales buru duena”.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/10/03
Eusko Legebiltzarra
2024/10/03
Eusko Legebiltzarra
2024/09/26
Eusko Legebiltzarra
2024/09/25
Eusko Legebiltzarra
2024/09/25
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15