Next Euskadi
Alderdi Eguna 2024

Prentsa Aretoa

2023/03/06

Iñigo Iturrate: “Hatz faltan nago Podemosek Voxekin parlamentuan batera bozkatu dituenak zenbatzeko”

Onda Vascan egin dioten elkarrizketan legebiltzarkide jeltzaleak Espainiako Gobernuko kideei eskatu die “elektoralismo zantarra” bazter dezatela eta ados jar daitezela `Bakarrik Bai da Baietz´ legearen inguruko eztabaidan

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Iñigo Iturratek, legebiltzarkide eta EAJ-PNVren koordinatzaileak, atzo bertan  `Bakarrik Bai da Baietz´ legearen bozketan  VOXen berbera bozkatzeagatik Unidas Podemosek EAJren kontra egin zituen salaketak deitoratu ditu. Elkarrekin Podemosek eta Voxek Eusko Legebiltzarrean batera bozkatu dituenak zenbatu beharko banitu, “gorputz osoan ez nuke hatz nahikorik izango”. “Eztabaida honek hartu duen tonua guztiz neurrigabea da. M8aren bezperan gaude eta oso bozketa garrantzitsua da hau”. Halaber, atzo bertan “Podemosen bozeramailea ia Voxen talde berean sartu gintuen Kongresuan erreforma babestu dugunak. Hori da parlamentuan berbera bozkatzea. Podemosek eta Voxek berbera bozkatzen duten aldiak zenbatu beharko banitu, gorputzean ez nuke hatz nahikorik izango. Ez dauka zentzurik”. Iturratek  Espainiako Gobernuko kideei eskatu die “praktika politiko eta elektroralismo zantar hori” baztertzea, hiritargoak “burugogorkeria” hori ulertzen ez duelako. Onda Vascan egin dioten elkarrizketan, legebiltzarkide jeltzaleak berretsi du Madrilgo Euskal Taldeak aldarazpenari eman dion babesa, behar ez diren ondorioak zuzentzea egoki jotzen duelako. “Egia da epaile eta epaimahai batzuek arauarekin egin duten interpretazioa, ez denek, jakina, ondorioak dakartzala legegileak nahi ez zituenak. Zentzuzkoena da testua zuzentzea eta moldatzea”.

Pedro Sánchezek bihar bertan Parekotasun Legea onartuko dela esanez egin duen iragarpenaz bere taldeak daukan jarreraz galdetuta, Iturratek esan du kanpainako ekitaldi batean iragarri izanak berez  “gutxi adierazten du“bilatzen diren helburuez. “Politika publiko horiek adostasuna behar dute arrakastaz artera daitezen. Hauteskundeetako mitin batean iragartzea, gobernuko kideei esan gabe edo babesa ematen diegunoi esan gabe, ez da biderik onena. Ea gaia bideratu ahal den eta berdintasunerako bidean aurrera egitea dakarren guztia onartu ahal den”. Edozein kasutan eta Euskadik bere Berdintasun Lege propioa duela aintzat harturik “EAJ beti egongo da parekotasunaren alde egingo diren politika eta neurrien alde”. “Gure Berdintasun Legea dugu, zeinaren erreforma iaz onartu baitzen adostasun maila handiarekin: Arau horrek jasotzen ditu Sánchezek iragarri zituen ekimenetako asko. Beti defendatuko ditugu berdintasunari laguntzeko  eta kristalezko sabaiak eta soldata-arrakala desagertarazteko politika aktiboak. Gizartea eraldatzen lagunduko duten politika guztiak babestuko ditugu, gaur egun ordezkaritza berdintzailerik ez dagoelako, eta hori da ezberdintasun eza eman den hamarkaden emaitza”.

Hortik dator onuragarri jotzen dela berdintasunak sinbolismorako esparru propioa izatea, laneko egutegian jai eguna ezarriz. “Baina, eztabaida hori, ohartarazi du, emakumeek eurek eta erakunde feministek lideratu behar dute. Emakundek  eta erakunde publikoek partekatutako analisia izan behar du.” “Garrantzitsua da egutegian egun bat izatea emakumeek berdintasunaren alde egin duten lana balioesteko. Zein egun izango den gutxienekoa da. Garrantzitsuena da erabakitzen dena erabakitzen dela elkarrizketaren eta gehiengoaren adostasunez erabakitzea, bereziki emakumeen artean”.

OPOSIZIOA LEGEBILTZARREAN

Iturrateri galdetu diote Legebiltzarrean egun bizi den giroaren eta maiatzeko hauteskundeen inguruan. EAJ-PNVren ordezkariak aitortu du aurre kanpaina taldeen arteko harremanak tenkatzen ari dela eztabaida antzuekin, demagogiarekin eta neurrigabeko kritikekin, eta tentsio hori gero eta handiagoa izango dela. Hain zuzen ere, oposizioko indarren aldetik Euskal Administrazioan sortzen den arazoekin egiten duen erabilera interesatuaz hitz egin du, hauen artean Osakidetzarren egoeraz. “Gure arazoa da Lehen Arretan profesional faltan gaudela. Arazo hori hemen eta Europa osoan daukagu. Gobernu honek osasun publikoarekin daukan konpromisoa irmoa da. Osasunbideak dauka bere historiako aurrekonturik handiena, eta urterik urtera handitu egiten da. Inbertsiorik handienak ditu, bai eta plantillarik handiena ere. Argi dago salaketak ez direla errealak eta osasuna hobetu beharrean, aurkariarekin amaitzea bilatzen dutela. Ez dira konturatu dena beltzez margotzen denean eta kritika neurrigabea egiten denean, egiten ari dena da daukagun onena arriskutan jartzea, gure osasun sistema, kudeatzaileak eta profesionalak, alegia”.

PSE-EEekiko HARREMANAK

Iturratek hitz egin du Eusko Jaurlaritzako kideekiko harremane, eta esan du adeitsuak direla. “Pozik daude Jaurlaritzaren martxa ona delako, Gobernu programa eta gizartearekin hitzemandako konpromisoak betetzen ari delako. Eta hori da garrantzitsuena. Ezbaiak daudenean akordio batetara iristen saiatzen gara, hain urrun geratzen ez zaizkigun erakundeetan  eta elkarren kontra ari diren kideengandik ikusten ditugun praktikei jarraitu gabe”.