Prentsa Aretoa
2022/07/28
Maitane Ipiñazarrek Montrealen, Kanada, parte hartuko du HIESari buruzko Nazioarteko Konferentzian
Legebiltzarkide jeltzaleak adierazi du hitzordu honek “gure konpromisoa eta euskal erakundeena areagotzeko balioko duela, birus hau erabat desagerrarazteko bidean aurrera egiten jarraitzeko”
EAJ-PNVko legebiltzarkidea Montrealera, Kanada, joango da gaur HIESari buruzko 24. Nazioarteko Konferentzian parte hartzeko, gaixotasun honen aurrean erantzuna hobetzeko mundu mailako plataforma nagusia. Uztailaren 29tik abuztuaren 2ra bitartean, ordezkari politikoek, gizarte-eragileek, komunitate zientifikoek eta munduko adituek aurrerapen eta erronkei buruz eztabaidatuko dute, eta esperientziak partekatuko dituzte. Baina, batez ere, Ipiñazarrek nabarmendu duenez, “HIESa erabat desagerrarazteko bidean aurrera egiten jarraitzeko konpromisoa areagotuko dugu”. Tamalez, eta pandemian atzera egin arren, gaixotasun hori eragiten duen birusak konpondu gabeko osasun publikoko arazo bat izaten jarraitzen du. Horregatik, ohartarazi duenez, “ezin dugu guardia jaitsi, eta ezinbestekoa iruditzen zaiguna lantzen jarraitu behar dugu: prebentzioa, diagnostiko goiztiarra eta erretrobirusen aurkako tratamenduak. Ahaztu gabe pertsona horietako askok pairatzen duten estigma eta diskriminazioa”. Ordezkari jeltzaleak berretsi duenez, prebentzioa da GIBaren eta sexu-transmisiozko infekzioen aurkako hesirik onena.
Ipiñazarrek gogorarazi du urtean Euskadin batez beste 100 kasu berri detektatzen direla eta 6.000 paziente baino gehiago tratatzen direla. HIESaren eta sexu-transmisiozko infekzioen Euskal Planean jasotako prebentzio-ekintza guztiak irekita eta aktibo daude. “Gure konpromisoa irmoa eta mugiezina da. Kutsatzeak prebenitzeko eta dagoeneko kaltetutako pertsonen osasun-pronostikoa hobetzeko konpromisoa eta ekintza” azpimarratu du.
Konferentzia horren barruan, HIESa ezabatzeko Euskaditik egiten den prebentzioaren, diagnostiko goiztiarraren eta tratamendu antirretrobiralen aldeko apustua erakutsiko du legebiltzarkide jeltzaleak; horrez gain, sendabiderako bidean aurrera egiteko beste herrialde batzuetan martxan jartzen diren teknikak ikasiko ditu. Ipiñazarrek aitortu du egiteko dagoen bidea luzea dela, baina “elkarrekin jarraituko dugu munduko epidemia honi amaiera emateko urratsak ematen”.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15