Prentsa Aretoa
2021/04/30
Iñigo Iturrate: "Eusko Jaurlaritza osasuna babesten eta bizitzak salbatzen ari den bitartean, beste batzuk erasotzeko obsesioekin jarraitzen dute, kosta ahala kosta"
Lehendakariari egindako interpelazioan, legebiltzarkide jeltzaleak Osakidetzaren sendotasuna eta profesionalek eta kudeatzaileek egungo egoerari aurre egiteko duten kualifikazioa azpimarratu ditu, eta Sanchezen Gobernuari Alarma Egoera luzatzeko eskatu dio, segurtasun juridikoko esparru bat izateko
14 hilabetez Covid-19aren pandemiaren aurka borrokatu ondoren, gaur egun osasun-krisiak bere horretan jarraitzen du, eta horrekin batera gure bizitzako maila guztietan dituen ondorio latzak. 4.150 hildako baino gehiago gogoratu nahi izan ditu Iñigo Iturrate legebiltzarkideak bere lehen minutuan. Kopuru beldurgarri batek pandemia horren neurriaren berri ematen digula esan du. Iñigo Iturratek gaixotasunaren bilakaera eta datozen asteetarako aurreikusitako urratsak eskatu dizkio gaur goizean lehendakariari, Pedro Sanchezek Alarma Egoerari amaiera emango diola iragarri baitu.
Urte luze eta gogor honen errepasoan, Iturratek Euskal Osasun Zerbitzuaren kalitatea eta indarra azpimarratu ditu, eta zerbitzu horri eraginkortasunez, koordinatuta eta aurkeztutako errealitate aldakorretara egokituta erantzuten jakin duela adierazi du. Osakidetzaren esperientziak eta bertako langileen kualifikazioak kolapsoa saihestu dute, eta aukera eman dute Euskadik baliabide propioekin aurre egiteko eta, beharrezkoa izan denean, bere taldeak inguruko erkidegoen zerbitzura jartzeko. Aitortu duenez, momentua delikatua da eta zerbitzua tenkatuta dago, baina bizitzak salbatzeko eta osasunari lehentasuna emateko helburu handia lortzen ari da. "Osasun pertsonala eta osasun publikoa zaintzea helburu duen Gobernua dugu. Heriotza eta gaixotasuna saihesten ahalegintzen da. Gure ekonomiari eta enpleguari orekaz eustea du helburu, gaixotasuna pasatzen denean susperraldi azkarragoa lortzeko", adierazi du.
Hala ere, jarrera horren aurrean gobernuaren ahultzea "kosta ahala kosta" bilatzen dutenen jarrera dagoela salatu du. "Ahuldu eta, ahal izanez gero, Gobernuarekin amaitu nahi duten eraso oportunistak egiteko une egokia zela uste dute. Une delikatu eta zailenetan ere, beren obsesio eta interes partikularrak interes orokorraren gainetik jartzen dituzte. Jarrera insolidario horien aurrean, aurkariari irabazteko obsesio horien aurrean, kosta ahala kosta, bidezkoa da lanean iraunkortasuna eta kemena aitortzea". Iturratek uste du pandemiaren aurrean elkarlanean aritzeko eta elkarrekin borrokatzeko unea dela, oinarri gabeko beldurrak eta esloganak alde batera utziz eta erantzuna hobetzen lagunduko duen kritika positiboa eginez.
Eta, hain zuzen ere, borroka horretan eraginkorrak izateko, Alarma Egoera luzatzea eskatu dio Espainiako Gobernuari, maiatzaren 9an amaituko baita. EAJ-PNVren ordezkariaren ustez, bere epemugak erabakiak hartzeko koltxoi juridiko sendorik gabe utziko ditu autonomia erkidegoak, justizia auzitegiek erabakitzen dutenaren menpe. Iturrateren ustez, segurtasun juridiko handieneko egoera bat bultzatu behar da, birusaren aurrerabidea gelditzeko funtsezkoak diren prebentzio-neurriak eta neurri murriztaileak aplikatzen jarraitzeko. "Egoera horrek ziurgabetasuna eragin dezake, erkidegoek pandemiari aurre egiteko tresnak eta segurtasuna galtzen baitituzte. Aterki hori gabe, mugikortasunaren murrizketak, adibidez, neurri erabilgarrienetako bat, ezingo lirateke aplikatu". Ildo horretan, Pandemiaren Aurkako Legea Legebiltzarrean tramitatu dela gogorarazi du, jeltzaleek eta sozialistek bultzatutako araua, Alarma Egoerarik gabe izango ez genukeen babes juridikoa eta kaudimena ematea helburu duena. "Hartutako erabakiei babesa emango dieten berme juridiko guztiak izatea da helburu instituzional eta politikoa", gaineratu du.
Iturratek baikortasun eta konfiantza mezu batekin amaitu nahi izan du hitzaldia, eta, ulergarria denez, nekatuta eta akituta dagoela adierazi du. "Itxaropenerako arrazoiak ditugu. Kutsatze kopuruaren joerak egun batzuk daramatza egonkortuta, eta hori beheranzko fase baten atarikoa izan liteke. Txertaketa erritmoa handitzen ari da dosi gehiago iritsi direlako. Gizarteak, gehienbat, ezarritako arauak betetzen ditu. Eta Osakidetzak gaitasuna erakutsi digu. Tunelaren amaieran argia dagoela uste dugu. Baina ezin dugu erne egoteari utzi. Segurtasun neurriekin jarraitu behar dugu", gaineratu du.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15