Prentsa Aretoa

2020/12/18

EAJ-PNVk eta PSE-EEk urtarrileko gaikuntza eskatu dute Osasun sailburuak pandemiaren bilakaeraren berri eman dezan

Bi alderdien ustez, egungo osasun-krisiak irauten duen bitartean, egokia da taldeek aldizkako informazioa jasotzea. Gainera, aurrekontuak izapidetzeko urtarrila gaitzeko Mahaiak hartutako erabakia babestu dute

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk eta PSE-EEk urtarrileko gaikuntza eskatu dute Osasun sailburuak pandemiaren bilakaeraren berri eman dezan

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNVko eta PSE-EEko talde parlamentarioek urtarrila gaitzeko eskaera erregistratu dute gaur Eusko Legebiltzarrean, Gotzone Sagardui Osasun sailburuak pandemiaren bilakaerari buruzko informazioa ematen jarrai dezan. Zehazki, idazkian asteazkenak gaitzeko eskatzen da. Egun horretan, sailburua Ganberara joaten da, eta bere sailaren jardueren berri ematen du, bai eta epidemiologia-, laguntza- eta ospitale-egoeraren berri ere. Bi taldeen ustez, egungo osasun-krisiak jarraitzen duen bitartean, beharrezkoa da alderdi politikoek Eusko Jaurlaritzak hartzen dituen neurrien eta gaixotasunaren bilakaeraren berri izatea. "Ez litzateke ulertuko otsaila arte, hau da, Legebiltzarrak bere ohiko bilkura-aldia hasi arte, taldeek informazioa jaso ez izana. Egoera alarmazkoa da oraindik, eta, beraz, ezohiko neurriak hartu behar ditugu Legebiltzarra ohiko bilkuretatik kanpo ireki ahal izateko”.

Sagardui sailburuaren asteroko agerraldietarako urtarrileko gaikuntzarekin batera, Mahaiak aste honetan egindako bileran hartutako erabakia ere babestu dute bi taldeek; izan ere, Aurrekontuen proiektua hilabete honetan izapidetzea ahalbidetzen duena. Erakunde horren Erregelamenduak jasotzen duenez (154. artikulua), "Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren lege-proiektuak lehentasuna izango du izapidetzean, Ganberaren gainerako lanen aldean". EAJ-PNVren eta PSE-EEren ustez, "Funtsezkoa" da kontu publikoak "lehenbailehen eta garaiz" onartu ahal izatea. Jeltzaleek eta sozialistek adierazi dutenez, ezohiko aldietan lan egiteko aukera ematen duen mekanismo parlamentarioa "distortsiorik gabe eta premiazkoa den horretarako erabili behar da. Larrialdi horiek aurrekontuetatik eta Covid-19ren eboluziotik igarotzen dira orain. Gainerako guztia otsailera arte itxaron dezaketen su artifizialak izango dira. Orain lehentasunezkoaz arduratu behar dugu".