Alderdi Eguna 2025

Prentsa Aretoa

2025/10/01

EAJ-PNVk Etxebizitza Plan Zuzentzailea babestu du eta gazteengan eta klase ertainengan arreta jartzeko beharra azpimarratu du

Dokumentuak etxebizitza eskuragarria, etxebizitza zaharraren parkea birgaitzea eta emantzipaziorako laguntzak indartzea sustatzen ditu, besteak beste.

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk Etxebizitza Plan Zuzentzailea babestu du eta gazteengan eta klase ertainengan arreta jartzeko beharra azpimarratu du

ARGAZKIA JAITSI

Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzaren 2025-2027 Etxebizitza Plan Zuzentzailearen tramitazioa hartu du gaur. Lurralde Plangintzaren, Etxebizitzaren eta Hiri Agendaren batzordean egindako eztabaidan, EAJ-PNVko legebiltzarkide Jonatan Morenok dokumentua babestu du, “diagnostiko errealista” planteatzen duela eta, batez ere, etxebizitzaren krisiari aurre egiteko “beharrezko neurriak” ematen dituela iritzita. Batez ere klase ertainei eta gazteei erantzuten dienak.

“Etxebizitza Plan Zuzentzailean txertatutako irtenbide horiek gazteengan eta klase ertainengan jartzen dute arreta, horiek baitira gaur egun erakundeen babesa gehien behar dutenak”, amaitu du Morenok.

Planaren neurri garrantzitsuenen artean, talde parlamentario jeltzaleak honako hauek nabarmendu ditu:

 

-       Etxebizitza eskuragarria sustatzea. Etxebizitza babestuaren % 50 gazteentzat gordetzea, emantzipazioa errazteko funtsezko tresna gisa.

 

-       Etxebizitza zaharren parkea birgaitzea, helburua 62.000 etxebizitza izanik; izan ere, eraikinen % 40k, 40 urte baino gehiago dituzte.

 

-       Laguntza-programak indartzea, bereziki Euskadiko gazteen emantzipazioa bultzatzeko (Gaztelagun, Emantzipa, abalak, berrikuspen fiskala...).

 

-        Eraikuntzaren sektorearen modernizazioa eta industrializazioa bultzatzea, segurtasuna, kalitatea eta gauzatze-denborak hobetzeko.

 

-       Erakundeen arteko lankidetza, ezinbestekoa euskal familien aniztasun ekonomiko eta sozialari erantzuteko, batez ere klase ertainena, egungo etxebizitzaren krisia gogorrago pairatzen baitute.