Prentsa Aretoa
2020/12/16
EAJ-PNVk eta PSE-EEk Venezuelako azken hauteskundeak salatu dituzte, berme demokratikorik ez dutelako
Baldintza eta berme demokratikoak ez betetzeagatik legez kanpokotzat jotzen dituzte hauteskundeak; eta, gainera, nazioarteko behaketarik gabe egin dituzte
EAJ-PNV eta PSE-EE alderdiek Venezuelan egindako azken hauteskundeak salatzen dituen legez besteko proposamena erregistratu dute Eusko Legebiltzarrean. Baldintza eta berme demokratikoak ez betetzeagatik legez kanpokotzat jotzen dituzte hauteskundeak; eta, gainera, nazioarteko behaketarik gabe egin dituzte.
Ildo horretan, Iñaki Aguirre legebiltzarkide jeltzaleak eta Txarli Prieto legebiltzarkide sozialistak salatu dute hauteskunde horiek alderdi politikoen parte-hartze askearen bermerik gabe antolatu direla, Nicolas Maduroren erregimenaren deriba diktatorialaren ondorioz.
Gainera, Eusko Legebiltzarrean erregistratutako legez besteko proposamenak indar politiko eta sozial guztiei dei egiten die Venezuelan beharrezkoa den aldaketa politikoa bermatzeko eta, horrela, Venezuelako biztanleei ongizate sozial eta ekonomikoan oinarritutako bizi-baldintza duinak bermatzeko. Azkenik, erakunde guztien babesa eskatu du Venezuelan justiziara, askatasunera eta demokraziara itzultzea bermatuko duen trantsizio baketsua bermatzeko.
Proposamenak azaltzen duenez, Nicolas Madurok Asanblea Nazionalerako hauteskundeak deitu zituen abenduaren 6an, eta Batasun Demokratikoaren Mahaia osatzen duten oposizioko alderdiek aho batez erabaki zuten parlamenturako hauteskundeetan ez parte hartzea, plangintzan irregulartasunak izan zirelako eta zazpi alderdi politiko judizialki salaketa jarri zutelako.
EAJ-PNVren eta PSE-EEren talde parlamentarioek salatu dutenez, Venezuelak egoera latza bizi du duela urte batzuetatik, benetako larrialdi sozial eta ekonomikoa, eta larritu egin da Amerikako Estatuen Erakundeak (AEE) eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) salatu dituzten Giza Eskubideen urraketa larriengatik. Hori dela eta, Venezuela huts egindako estatua da gaur egun, herritarren artean gutxieneko ongizate-baldintzak bermatzeko gai ez dena, miseria gero eta handiagoa eta jasanezinagoa baita, eta klase ahulenak dira kaltetuenak.
Eusko Legebiltzarrean asteazken honetan bertan erregistratu duten legez besteko proposamena osoko bilkuran eztabaidatuko dute, ziurrenik 2021eko lehen saioetan.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15