Prentsa Aretoa
2020/12/15
Aurrekontuak erantzukizunez negoziatzeko aukera ez galtzeko eskatu die Iturratek EH Bilduri eta Podemosi
Legebiltzarkide jeltzalearen ustez, Covid-19k eragindako egoeraren larritasunak jarrera positiboa eta elkarlanekoa izatera behartzen du. "Ez diegu aurrekontuekin bat egitea eskatzen, baina bai erantzukizunez jokatzea eta kontu horietan eragiteko logikaz jardun dezatela”
-
Iñigo Iturrateri elkarrizketa Bizkaia Irratian (2020-12-15) 2020/12/15
Iñigo Iturrate EAJ-PNVko legebiltzarkidearen ustez, egungo krisiak alderdi guztien batasuna eta adostasuna eskatzen du, eta horregatik egin die oposizioko taldeei, bereziki EH Bilduri eta Podemosi, Gobernu Kontseiluak gaur bertan onartuko duen Aurrekontuen Lege proiektua negoziatzeko deia. Bizkaia Irratiari eskainitako elkarrizketa batean, Iturratek jarrera eraikitzailea izateko deia egin die alderdi horiei, negoziazioari begira, uste dituzten aldaketak planteatuz, betiere "logikoak" badira eta 180 bira eman nahi ez badute. "Ez gara Gobernuaren proiektuarekin bat egiteko eskatzen ari. Jarrera proaktiboa eta arduratsua eskatzen diegu, kontu horien hobekuntzan eragin dezaten. Aldaketak planteatzeko eskatzen diegu, horiek gauzatzeko aukera dagoelako". Ildo horretan, iaz alderdi morearekin lortutako akordioa gogorarazi du. "Posible izan bada, orain ere bai". EH Bilduk eta Podemosek Estatuko aurrekontu orokorrekin erakutsi duten elkarrizketarako eta akordiorako jarrera Euskadira ere heltzea espero du jeltzaleen ordezkariak. Koalizio abertzaleari, gainera, gogorarazi dio Pedro Sanchezen aurrekontuei emandako babesa "ezeren truke" izan zela, eta hemen gauzak aldatzeko benetako aukera dutela. "Denok ahalegin berezia egitea merezi du egoerak, elkarguneak aurki baititzakegu. Baina ez dakit, entzuten ari garen adierazpenak ikusita, nahi dugun hori lortu ahal izango dugun. Ez dut seinale handirik ikusten”.
Eusko Jaurlaritzak gaur eguerdian onartuko du Aurrekontuen Lege proiektua, Eusko Jaurlaritzak lehen 100 egunak bete dituen astearekin batera. Data horri buruz galdetu da elkarrizketan. Pandemiaren kudeaketak dakarren erronka handiari aurre egin behar izan arren, duela lau urte baino plan, programa eta ekimen gehiago aurkeztu, onartu eta aurrera ateratzeko gai izan direla azpimarratu du Iturratek. "Gobernu hau ez da gelditu birusagatik. Aurre egin dio eta borrokatzen jarraitzen du, gainerako politika publikoak ahaztu gabe eta gainerako lan-arloak ahaztu gabe. Jarduera eta erabakitasuna egon dira, eta hori, egungo krisi-egoeran azpimarragarria izateaz gain, lasaigarria da gizarte osoarentzat; izan ere, herri hau aurrera ateratzeko egunero lan egiten duen pertsona-talde bat dagoelako horren atzean".
Bestalde, Arnaldo Otegiren eta ezker abertzaleko beste buruzagi batzuen epaiketa errepikatzearen gaiaren inguruan, Iturratek, aldaketa sakona behar lukeen sistema judizialaren politizazioaren beste adibide bat dela uste du. "Erregimen zaharreko egiturak dira, inoren aurrean erantzuten ez duten erregimenekoak eta haize freskoa sartzen ez zaienak. Gurea bezalako sistema demokratiko batean beharrezkoa da egitura hori guztia eguneratzea eta garbitzea ".
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15