Prentsa Aretoa
2020/10/08
Nagorno-Karabajek bizi duen egoera gaitzesteko adierazpena sinatu du EAJ-PNVk Eusko Legebiltzarrean
Nagorno-Karabajek bizi duen egoera gaitzesteko adierazpena
ADIERAZPENA - 2020/10/08
Irailaren 27ko goizean Nagorno-Karabajen defentsa-armada eta Azerbaijanen indar armatuak banatzen dituen harreman-lerroa deiturikoan hasitako eraso armatuen aurrean, Stepanakert hiriburura hedatutako erasoaldia eta armeniar gehiengoko enklabe honetako armadak erreplikatuta, Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak PSE-EE, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos taldeekin batera gaitzesteko adierazpena adostu du Eusko Legebiltzarrean.
Adostutako testuak ondorengo adierazpenak egiten ditu Europako ekialde urrunean indarkeriaren gorakadak ekar litzakeen mehatxuen aurrean:
- Eusko Legebiltzarraren 2016ko apirileko adierazpen instituzionala gogorarazten du, eta bere horretan berresten du.
- Doluminak ematen dizkie biktima zibil eta militarren senideei, eta Euskal Herria Armenioarekin lotzen duten adiskidetasun-lotura sakonak errepikatzen ditu.
- Uko egiten dio indar armatuei egungo statu-quo ezegonkorra bortxatzeko baliabidea erabiltzeari, eta nazioarteko erakundeek eta giza eskubideen aldeko erakundeek liskarrak eteteko eta Armenia eta Azerbaijan negoziazio-mahaira itzultzeko egindako deiari erantzuten dio, nazioarteko komunitatearen babespean.
- ESLA-k (Europako Segurtasun eta Lankidetzarako Antolakundea), batez ere Minsk taldeak (Frantzia, Errusia eta AEB buru dituen elkartea), su-eten iraunkorra lortzeko eta aldeek onartutako irtenbide bideragarriak formulatzeko duen parte-hartzearen funtsezko garrantzia errepikatzen du.
- Berresten du auzi historiko konplexu eta enkistatu horren irtenbide bideragarri eta iraunkor bakarra elkarrizketa zintzotik eta negoziazio eraikitzailetik sortuko dela, eta Nagorno-Karabajeko edo Artsakheko Errepublikako herritarren gehiengoaren borondatean oinarrituta egon beharko duela.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15