Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2020/09/03

Gobernu akordioa aurkeztu du Urkulluk, pandemiaren aurkako jarduna, enplegua sortzeko lana, gizarte babesa eta Autogobernuan sakontzea lehenesten dituena

Berrautaketara aurkezten den hautagai jeltzaleak zehetasun guztiekin eman du ezagutzera EAJ-PNVk eta PSE-EEk iragan asteartean adostu zuten ituna, gaur arratsaldeko bozketan Lehendakariaren inbestidura bermatuko duena

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Iñigo Urkullu Lehendakariak, gaur Eusko Legebiltzarrean egiten ari den inbestidura saioan, zehetasun guztiekin azaldu du EAJ-PNVk eta PSE-EEk iragan asteartean Euskadiko Ganberan izenpetu zuten akordioa. Hitza hartu duenean berraukeratua izateko hautagaitza aurkezteko, Urkulluk argi baino argiago utzi du hurrengo Eusko Jaurlaritzaren jardunaren ardatz nagusiak izango direla pandemiaren aurkako borroka eta osasun sistema sendotzea, errealitate berrira egokituz; enplegua sortzea; langabezia tasa, berriz ere, %10 azpitik egotea bilatu; ekonomia suspertzea eta enpresen jarduna babestea, bereziki Covid-19ak gehien kaltetu dituen sektoreetan; gizarte babeserako euskal sarea indartzea, krisitik ateratzeko bide luze eta latzean inor atzean gera ez dadin; eta Euskal Autogobernuan sakontzea, honen barruan Gernikako Estatutua osorik betetzea, Euskadiren etorkizunerako oinarrizko akordio gisa iragan legealdian Autogobernu Lantaldean lortu ziren adostasunetan eta aurrerapausoetan oinarri harturik.

Urkulluk hitza hartu duenean, gogorapen hunkitua eskaini die Euskadin Covid 19-aren eraginez zendu diren 1700 pertsonei. Era berean, estimua eta hurbiltasuna adierazteko hitzak esan ditu Alberto Sololuze eta Joaquín Beltránen familientzat, iragan otsailaren 6an Zaldibarko zabortegian gertatu zen luizian lur azpian geratu zirela gogoan, eta bermatu nahi izan du zorigaiztoko istripu haren azken kausak ezagutu arte ikertuko dela eta erantzukizunak argituko direla, halakorik egotekotan. Jarraian, Lehendakariak EAJ-PNVren eta PSE-EEren artean adostu duten akordioa azaldu du, gaur arratsaldeko bozketan inbestidura bermatuko diona eta, bigarren aldiz jarraian, jeltzaleen eta sozialisten arteko Eusko Jaurlaritza eratzea ekarriko duena.

Iñigo Urkulluren hitzak jaisteko esteka

https://www.eaj-pnv.eus/eu/agiriak/19850/inigo-urkulluren-hitzaldia

Gobernu akordioaren esteka

https://www.eaj-pnv.eus/eu/agiriak/19849/gobernu-akordioa