Prentsa Aretoa
2020/06/08
Iñigo Iturrate: "Hiruko gobernuaren formulan tematzea EAJ aterarazteko soilik, porrot egiteko formula da, eta gizarteak badaki hori"
Legebiltzarkide jeltzaleak Otegiri erantzun dio, "Zientzia fikzioa" dela alderdien egoitzei egindako erasoen aurka ezker abertzaleak adierazpen argia eta irmoa izango duela pentsatzea. "Atsekabetuta gaude haien ausardia faltagatik"
-
Iñigo Iturrate, entrevista en Herri Irratia-Radio Popular (08-06-2020) 2020/06/08
"Gobernatzeko hauteskundeak irabaztea helburu zilegia da. Baina ez da zentzuzkoa ezkerreko aliantza bat planteatzea, herritarren erabakiz aukeratutako gobernua baztertzeko helburu bakarrarekin". Iñigo Iturrate EAJ-PNVko legebiltzarkideak bi alderdiei ohartarazi dienez, "Esperientziak erakusten du norbaiten kontra zerbait egiteak ez diola inoiz ondorio onik ekarri Euskadiri, eta euskal gizarteak badaki hori". Proiektu ezagunik gabeko hiruko gobernu horren aurrean, PSE-EErekin koalizio gobernuek ekarri duten egonkortasun politikoa defendatu du Iturratek: Gobernuak, "Ekintza politiko sendo batekin eta Herriarentzat emaitza positiboekin", ekonomiaren hazkundea edo politika publikoen sendotzea, besteak beste.
Herri Irratian egindako elkarrizketan, Euskadin oposizioak, eta bereziki ezker abertzalea, "Kritika lotsagabe eta demagogikoa" egin izana gaitzetsi du jeltzaleak, baita osasun krisiaren unerik txarrenetan ere. Hauteskundeak nahi ez zituztenak eta gizartea hautestontzietarako prest ez zegoela esaten zutenak dira orain, gaineratu duenez, hauteskundeetan soilik pentsatzen dutenak eta "pandemiaren kontura" etekin politikoak atera nahian ari direnak. "Une batzuetan ezker abertzaleak Pablo Casadok Diputatuen Kongresuan izandako jarrera bera izan du", gaineratu du. Kritika eta autokritikarako lekua dagoela aitortuta, eta lehendakariak berak dagoeneko egin duen ariketa dela, Iturratek oposizioaren jokabidean izan den "gainezka" deitoratu du. "Osakidetzak, gure osasun zerbitzuak, krisiaren tentsioa jasan du, eta sistemaren beraren barruan eta gure baliabideekin erantzun bat eskaini du, kanpainako ospitaleak bezalako salbuespenezko neurrietara jo behar izan gabe. Gizartea informatuta dago, heldua da, eta ez da engainatzen uzten EAJ atzipetzen ari den mantra behin eta berriz errepikatzen duen ezker abertzale baten aurrean. Euskal gizarteak memoria du, eta hemen eta beste leku batzuetan gertatu dena alderatu dezake ". Eusko Jaurlaritzak COVID-19 gainditzeko egindako ahaleginak aldarrikatu ditu legebiltzarkide jeltzaleak, eta osasun sistema publikoaren sendotasuna goraipatu du. "Sistema sendo bat dugu, eta gizarte honek ahalegin asko egin ditu horretarako. Sistemak tentsioak jasan ditu eta ez da hautsi eta hori gizarteak badaki eta baloratzen du. Harro gaude guztion artean eraiki dugunarekin ". "Hondamenaren profetak, ikusi ondoren dena dakitenak", laburbildu du.
ERASOAK GAITZESTEN DITU
Herri Irratian alderdi politikoen egoitzei egindako erasoez galdetuta, Iturrate "atsekabetuta" agertu da, gizartea ere hala dagoen bezala, ezker abertzalean "ausardia politiko falta" dagoelako ekintza faxista horiek modu kementsuan gaitzesteko eta "gaizki egon zela eta gaizki dagoela" esateko. EAJ-PNVko legebiltzarkideak Arnaldo Otegiri erantzun dio, atzo esan baitzuen "zientzia fikzioa zela ezkerreko hirukoa", "Zientzia fikzioa da eraso eta mehatxu horien aurka ezker abertzaleak adierazpen argia izango duela pentsatzea".
LEHENTASUNA, EKONOMIA
Krisi honek utziko dizkigun ondorioei begira, EAJ-PNVk atsedenik gabe lan egingo du Herri hau altxatzeko eta azken urte hauetan lortu duen susperraldi ekonomiko eta sozialaren bidean jartzeko. "Ondorio negatiboak, hasiera-hasieratik ohartarazi ditugunak, akuilu izango dira ekonomiaren eta enpleguaren hazkundearen alde eta gure zerbitzu publikoak indartzearen alde lan egiteko. Kezkatzen gaitu eta arduratzen gaitu, eta erronka nagusia izango da uztailaren 12ko hauteskundeen ondoren eratuko den gobernu berriarentzat ". Alde horretatik, uste du Iñigo Urkullu lehendakariak egin duen kudeaketa zorrotz eta planifikatuak egoera horri posizio erlatiboki hobetik aurre egitea ahalbidetuko duela. "Urte hauetako aurrezkiak eta zor mailak betetzeak orain zorpetu ahal izatea ahalbidetuko du, familiek eta langileek gehiago sufritu ez dezaten. Lana eta elkarlana dira gure tresnak. Jarraitu beharreko eredua da, EAJ-PNV eredua", ondorioztatu du.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15