Prentsa Aretoa

2020/05/15

EAJ-PNVren ustez, osasun alarmaren barruan, indarkeria matxistaren arazoari eraginkortasunez erantzuten ari dira euskal erakundeak

"Erakunde eta eragile ezberdinen arteko koordinazioa erabatekoa izaten ari da, eta ezinbestekoa da", adierazi du Leixuri Arrizabalaga legebiltzarkide jeltzaleak

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Leixuri Arrizabalaga EAJ-PNVko legebiltzarkideak defendatu du Euskadik indarkeria matxistari aurre egiteko egitura sendoa duela, eta euskal erakundeek erakutsi dutela Covid-19k sortu duen salbuespenezko egoera batean erantzun egokia emateko gaitasuna.

Ildo horretan, Eusko Legebiltzarreko Diputazio Iraunkorrean indarkeria matxista jasaten duten emakumeen konfinamendu garaiko egoerari eta ondorio horietarako irtenbide bat bilatzeari buruzko ekimen bat jorratu da; eta ordezkari jeltzaleak bere hitzaldian nabarmendu du sailen, erakundeen eta eragileen arteko lankidetzak funtzionatzen duela. Gainera, "inoiz ezagutu ez den osasun-alarma baten aurrean erantzuteko gaitasuna" duela berretsi du.

Hala ere, Arrizabalagak adierazi duenez, "dena ez dago eginda eta asmo horrekin jarraitu behar da", gure erakundeen etengabeko aldaketa eta hobekuntza-prozesuak egoera berriei ahalik eta erantzun egokiena eta azkarrena ematen jarraitu ahal izateko. "Zoritxarrez, indarkeria matxista ez da gure bizitzatik desagertu pandemiaren ondorioz, eta kasu batzuetan, gainera, arrisku egoera batzuk areagotu ditu. Hala eta guztiz ere, gure erakundeek aspalditik dute sortuta egoera horri erantzuna emateko egitura indartsu eta egokia, eta egokitzen jakin dute ", esan du.