Prentsa Aretoa
2020/03/24
EAJ-PNVk babestu egin du Lehendakariak koronabirusaren aurrean Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa Diputazio Iraunkorrean azaltzeko agerraldia
Eusko Legebiltzarreko Mahaiak uko egin dio orain Diputazio Iraunkorraren eskuduntzak eta funtzionamendua aldatzeari; EAJ-PNVren kontrako botoak legelari nagusiaren txostenari erantzuten dio, zeinak ohartarazten baitu proposamena ez dela onargarria, legez besteko proposamen baten bidez erregelamendua aldatzeko asmoa duelako
Diputazio Iraunkorreko Mahaiak EH Bilduren eskaera onartu du gaurko bileran, Iñigo Urkullu lehendakariak Legebiltzarrean agerraldia egin dezan eta Eusko Jaurlaritza koronabirusak sortutako osasun-krisian egiten ari den kudeaketa azal dezan. Bileraren amaieran Iñigo Iturrate EAJ-PNVko legebiltzarkideak azaldu bezala, lehendakariak eta Nekane Murga Osasuneko sailburuak komunikazio-bide zuzenak eta iraunkorrak dituzte alderdiekin, eta "gardentasun osoz" ematen zaie egungo eta etorkizuneko erabakien berri. Hala ere, Urkulluren agerraldia "zentzuzkoa eta beharrezkoa" dela uste du. "Azalpenak ematen ari dira, informazioa taldeekin partekatzen da, eta horiek, gainera, euren proposamenak egin diezazkiokete exekutiboari, elkarrizketa arina dagoelako. Gobernuak, ezin bestela izan, taldeek Legebiltzarrean erregistratzen dituzten informazio-eskaera guztiei erantzuten die. Gure ustez, hori da zaindu beharreko konfiantza eta lankidetza giroa, eta horregatik ulertzen dugu ere agerraldi honek harreman on horiek mantentzen lagunduko duela ".
Oraindik zehazteke dago lehendakariak noiz zehaztuko duen Jaurlaritzak pandemia horri aurre egiteko egiten ari den lana, baina "ahalik eta azkarren eta lehendakariaren agenda kontuan hartuta" egingo da. Agerraldi hori zein formatutan egingo den ere zehazteke dago, bide telematikoz egiteko aukerak hainbat arazo aurkezten baititu, Legebiltzarreko teknikarien arabera. Ganberako zerbitzuak txosten bat prestatzen ari dira, esku-hartze horren modurik seguruena zehazteko; txosten hori bihar, asteazkena, egongo da prest. Nolanahi ere, legebiltzarkide jeltzaleak adierazi duen bezala, agerraldi horrek egokitu eta errespetatu egingo ditu Gasteizko eta Madrilgo exekutiboek onartutako osasun-larrialdiko eta alarmako dekretuak. "Betiere osasun agintarien gomendioak errespetatuz eta segurtasun neurriak betez". Iturratek gogorarazi du hilaren 16tik Eusko Legebiltzarra itxita dagoela, Diputazio Iraunkorraren bilerak egiteko izan ezik.
Diputazio Iraunkorra
Mahaiaren gaurko bileran, EH Bilduk Diputazio Iraunkorraren funtzioei buruz aurkeztutako proposamena errefusatu dute Mahaiko kideek, EAJ-PNV eta PSE-EEko ordezkarien botoekin; koalizio abertzaleak erakunde horren araudian jasota ez dauden eskuduntzak eman nahi dizkio organo horri. Boto jeltzaleak legelari nagusiak aurkeztu duen txostenari erantzun dio, eta bertan ekimenaren onartezintasunaz ohartarazten da, legez besteko proposamen baten bidez arauz aldatzea nahi baitu, eta hori ez da onargarria. Txosten horretan jasotzen denez, "Legez besteko proposamenak Ganberaren Erregelamenduan arautu gabeko prozedura parlamentario bat gaitu nahi du Diputazio Iraunkorraren deialdirako, eta, horretarako, berariazko prozedura bat dago, Eusko Legebiltzarraren Erregelamenduaren 66. artikuluan arautua. Horren arabera, EH Bildu taldearen proposamenak 66.4 artikuluan ezarritako irizpideetara egokitu beharko luke, eta Diputazio Iraunkorra biltzea nahi lukeen adina aldiz errepikatu ". Ildo beretik, Iturratek adierazi duenez, "Diputazio Iraunkorraren funtzioak oso mugatuta daude, eta Erregelamenduak arautzen ditu, 66. artikuluan. Bilduren planteamenduak ez daude araututa araudi horretan, eta Diputazio Iraunkorrari ematen zaion ezohiko eta atzeraezinezko izaeratik ihes egiten dute ". Nolanahi ere, Mahaiak erakunde horretako zerbitzu juridikoei txosten bat idazteko eskatu die, organo horren eskumenak eta eskuduntzak zeintzuk diren argitzeko.
Legebiltzarreko indarrek, bizi dugun larrialdi egoera ulertzeko gai izatea eta batasunaren balioa lehenestea espero du Iturratek. "Gizarteari, egiten ari den ahalegina eskertzen diogula, lankidetzaren, babesaren eta leialtasunaren adibidea eman behar diogu. Gaur, osasunerako eskubidea parte-hartze politikorako eskubidearekin haztatzen eta orekatzen saiatu gara".
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15